Zaldi behaketa egingo dute gaur Pottokalekun. (Aurrez erreserba egin behar da: 670 274 461)
XXXIV. Arabako Organo Jaialdiaren barruan egingo du emanaldia Benantzi Bilbaok Aramaion, abuztuaren 18an; San Martin elizan izango da, 19:00etan. Europako hainbat kontserbatorio eta zentro espezializatutan piano, klabezin, organo, kantu, abesbatza zuzendaritza eta antzinako musika ikasketak egindakoa da, emaitza paregabeekin.
Arantza Baskaran artista arrasatearren lanak ikusgai egongo dira erakusketa gisa, bihartik aurrera, Aroztegi Aretoan. Pintura abstraktua izeneko erakusketa irailaren 8ra bitartean egongo da.