Herri-kirolak eta garai bateko jokoak gaztetxoen artean zabaltzea helburu duen Kulki elkarteko kideak izango dira hainbat eratako jolasak eskainiz.
Kale ikuskizunen tartean, lau emanaldi egongo dira abuztuan zehar. Abuztuaren 7an izango da lehenengo saioa: Aire Ahizpak taldearen emanaldia, Labegaraietan, 20:00etan. Urepeleko Amaia, Miren eta Paxkalin Aire ahizpek osatzen dute taldea. 1992an sortutako taldea da; nabarmendu behar da Xalbadorren bilobak direla aipatutako hiru musikariak. Esperientzia handia dute herriko plazetan. Batez ere, a cappella abesten dute, baina zenbait abestitan Sebastien Desgrans akordeoi jolearen laguntza izaten dute.
Arantza Baskaran artista arrasatearren lanak ikusgai egongo dira erakusketa gisa, bihartik aurrera, Aroztegi Aretoan. Pintura abstraktua izeneko erakusketa irailaren 8ra bitartean egongo da.
Gaur hasiko dituzte Oñatiko San Lorentzo eta Larraña auzotan jaiak. Bada, aurten, bi asteburuko egitaraua osatu dute, San Lorentzo eguna abuztuaren 10ean ospatuko baitute. Hala, kontzertuak, pailazoak, txorimaloak eta mus txapelketa izango dira, besteak beste.