Zaldi behaketa egingo dute gaur Pottokalekun. (Aurrez erreserba egin behar da: 670 274 461)
Lezesarriko jaien barruan, meza egingo dute gaur San Esteban ermitan
Pasarelaz kanpo abentura familia osoarentzat. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta (heldu batek lagunduta). (Aurrez erreserba egin behar da: 943 082 000)
Arantza Baskaran artista arrasatearren lanak ikusgai egongo dira erakusketa gisa, bihartik aurrera, Aroztegi Aretoan. Pintura abstraktua izeneko erakusketa irailaren 8ra bitartean egongo da.
Gaur hasiko dituzte Oñatiko San Lorentzo eta Larraña auzotan jaiak. Bada, aurten, bi asteburuko egitaraua osatu dute, San Lorentzo eguna abuztuaren 10ean ospatuko baitute. Hala, kontzertuak, pailazoak, txorimaloak eta mus txapelketa izango dira, besteak beste.
San Esteban jaietan murgilduko dira, asteburuan, Udala auzoan. Abuztuaren 2an emango diote hasiera jaiei eta domekara bitartean hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da, besteak beste, meza, erromeria eta mus txapelketa.