Emakumezkoen futbol partidua izango da, abuztuaren 3an, Bergarako Agorrosin futbol zelaian. Reala eta Osasunak jokatuko dute partidua, 11:00etan hasita.
Musika emanaldia izango da bihar, 19:00etatik aurrera, Arantzazuko Santutegian, Kantabriako gazte orkestra sinfonikoaren eskutik. Udan hainbat emanaldia eskaintzen ari dira eta horietako bat, biharko kontzertua izango da.
Markelen lagunarteak antolatuta, omenaldia egingo diote txirrindulari oñatiarrari Bizipozen. Berak bizikleta eskegiko du kafetegian. Bere taldekideak ere egongo dira.
Arantza Baskaran artista arrasatearren lanak ikusgai egongo dira erakusketa gisa, bihartik aurrera, Aroztegi Aretoan. Pintura abstraktua izeneko erakusketa irailaren 8ra bitartean egongo da.
Gaur hasiko dituzte Oñatiko San Lorentzo eta Larraña auzotan jaiak. Bada, aurten, bi asteburuko egitaraua osatu dute, San Lorentzo eguna abuztuaren 10ean ospatuko baitute. Hala, kontzertuak, pailazoak, txorimaloak eta mus txapelketa izango dira, besteak beste.
San Esteban jaietan murgilduko dira, asteburuan, Udala auzoan. Abuztuaren 2an emango diote hasiera jaiei eta domekara bitartean hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da, besteak beste, meza, erromeria eta mus txapelketa.