Eguneko egitaraua 10:00 Pilota partiduak Boluko frontoian 12:00 Meza herrikoia Santa Anako ermitan 12:30 Umeendako puzgarriak 13:00 Apar festa 13:30 Txorizo pintxoen banaketa plazatxoan 17:00 Umeendako puzgarriak 17:30 Bolu txiki master txef 18:30 Bolu txiki master txef-en sari banaketa 19:30 'Romance Latino' taldearen emanaldia 21:30 Santanatxoren igoera eta jaien amaiera
Zaindari duen San Inaxioren omenezko jaiaren barruan Muru Alde elkarteak bola-jaurtiketa irekia antolatu du. Bolatokia 11:00etan zabalduko dute eta izen-ematea 5 euro da. Sariak: lehenengoak, 100 euro; bigarrenak, 50 euro; eta hirugarrenak, 25 euro. Eta hirurek botila bana ardo eta cava.
Pasarelaz kanpo abentura familia osoarentzat. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta (heldu batek lagunduta)Plazak mugatuak (Aurrez erreserba egin behar da: 943 08 20 00
Bridges proiektuko artisten ikuskizun ibiltaria. Erdi guneko kaleetan zehar
Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.
Uztailaren 12tik 28ra bitartean egongo da ikusgai, Bergarako Aroztegi aretoan Naturari, irribarria erakusketa, non Guillermo Azkarate eta Agustin Amasorrainen lanak erakutsiko diren.
Barikuan, 16:00etan da egitarauko lehen hitzordua, auzolanerako. Txupinazoa 19:30ean botako dute, eta kanpai jotzea egingo dute jarraian. 21:30ean kantu eta bertso afaria egongo da: bertsotan Manex Agirre eta Xabi Igoa ariko dira, eta Arantzazu Ruiz de Azua eta Manex Arriolabengoa kantuan, akordeoiarekin eta gitarrarekin.