Hona hemen egitaraua: 08:00: Etxafueguak. 12:00: Txistularien kalejira. 17:00: Haur jolasak eta txokolatada. 19:00: Erraldoien konpartsa txikia. 19:00: Meza parrokian. 21:00: Kale-afaria. 23:00 Dantzaldia.
Agurtzane Telleriak aire akrobazia ikastaroa eskainiko du Mendiola auzoan, 11:00etan.
Uztailaren 26aren 66. urteurrenaren inguruko jardunaldiak eta kubatar kontsulatuaren zerbitzuak egongo dira gaztetxean. ACESMA-k antolaturik Uztailaren 26aren 66. urteurrenaren inguruko jardunaldiak antolatu dira, 'Día de la rebeldía nacional' eguna ospatzeko. Horretaz gain, kubatar kontsulatuaren zerbitzuak ere egongo dira gaztetxean 15:00-20:00 bitartean.
Uztailean, bisita gidatu bereziak Intxortako frontea ezagutzeko. Barikuetan 16:30ean. Zapatuetan, 11:00etan. Asentzioko aparkalekutik abiatuta. Iraupena: ordu bat eta erdi. Aldez aurretik izena eman behar da: turismo@debagoiena.eus / 943 79 64 63. Ibilbidearen gaineko informazio guztia hemen.
Eguneko egitaraua 19:00 Gauargi taldearen emanaldia plazatxoan 20:00 Jaien hasiera 21:00 Sardinada herrikoia plazatxoan 22:00 Kontzertuak
'Apuntes sobre la felicidad' ikuskizuna eta ondoren, aktoreekin topaketa
Berumuga ekimenaren barruan antolatutako emanaldia
Uztailaren 12tik 28ra bitartean egongo da ikusgai, Bergarako Aroztegi aretoan Naturari, irribarria erakusketa, non Guillermo Azkarate eta Agustin Amasorrainen lanak erakutsiko diren.
Barikuan, 16:00etan da egitarauko lehen hitzordua, auzolanerako. Txupinazoa 19:30ean botako dute, eta kanpai jotzea egingo dute jarraian. 21:30ean kantu eta bertso afaria egongo da: bertsotan Manex Agirre eta Xabi Igoa ariko dira, eta Arantzazu Ruiz de Azua eta Manex Arriolabengoa kantuan, akordeoiarekin eta gitarrarekin.