Udalak antolatuta ur putzuak, 16:00etatik 19:00etara, Emakume Erresistenteen plazan.
Lagun Leku elkarteak antolatuta, bingo saioa egingo dute lehenengo eta merienda ondoren (2 euro).
Umeen danborradarako izena eman dutenen artean zozketa egingo dute konpainietako kideak zehazteko. Umeak bakarrik joan ahal dira zozketara. Joan ezin duenari mezuz jakinaraziko diote zein taldetan joatea tokatu zaion.
Debagoieneko landa garapena elkarteak egingo du plastikoaren bilketa. Bilketa lekuak: Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainekaldean. Oharra: Utzi plastikoa arratsaldez utzi behar da esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi baduzue, deitu 943762547 telefonora. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. SOKAK: zaku batean ondo bilduta ateratako sokak bakarrik jasoko dira. Plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez da bilketa egingo.
Lehen bileran azaldutako ideiak garatzen hasteko, eta lan-taldeak martxan jartzeko asmoz egingo dute. Hitzordua: 18:00etan, Kulturateko areto nagusian.
Bridges proiektuaren barruan, 'De raices y cielo' ikuskizunaren proiekzioa
Martizinemaren barruan, 'Gartxor' filmaren emanaldia gaur. Eguraldi ona badago, kanpoaldean izango da
Uztailaren 12tik 28ra bitartean egongo da ikusgai, Bergarako Aroztegi aretoan Naturari, irribarria erakusketa, non Guillermo Azkarate eta Agustin Amasorrainen lanak erakutsiko diren.
Gaur eta bihar, gazte biolentzia izango da hizpide Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean, denboraldiko azken mintegia izango delarik. Australiako hiru irakasle arituko dira gai honi buruz hitz egiten: Asher Flynn (Monash University), Mark Halsey (Flinders University) eta Murray Lee (University of Sydney).