Udalak antolatuta ur putzuak, 16:00etatik 19:00etara, Emakume Erresistenteen plazan. Hilaren 22an eta 23an.
Bridges urtero egiten den, antzerki laborategi bat da, hamabi egunez herrialde desberdinetako pertsonakantzerki erakustaldiak eta egin eta probatzeko aukera izango dute inguru desberdinetan. Oñatin ikuskizun horietako zati desberdinen arteko collage bat egingo dute, hauek sortu dutena erakusteko.
Uztailaren 12tik 28ra bitartean egongo da ikusgai, Bergarako Aroztegi aretoan Naturari, irribarria erakusketa, non Guillermo Azkarate eta Agustin Amasorrainen lanak erakutsiko diren.
Gaur eta bihar, gazte biolentzia izango da hizpide Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean, denboraldiko azken mintegia izango delarik. Australiako hiru irakasle arituko dira gai honi buruz hitz egiten: Asher Flynn (Monash University), Mark Halsey (Flinders University) eta Murray Lee (University of Sydney).