Arte jardunaldiak izango dira 16 eta 17an. 16an seilugintza eta estanpazio tailerrak izango dira. 22:00etan Life of Brian pelikularen emanaldia egongo da, pelikulak aurten 40 urte betetzen dituela ospatzeko. Emanaldia jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin izango da. (1979an Monty Pythonek idatzi, zuzendu eta ekoiztutako britainiar filma izan zen.Graham Chapmanek antzeztutako Brian Cohen-en bizitza azaltzen du, Jesukristoren egun berean eta ondoan jaiotako eta nahasitako judu gaztearena. Nahasmen honek, Jesukristoren nolabaiteko bizitza paraleloa izatea eragingo dio. Bizitza hau, Galileako giro mugituan kokatuko da, judutar askapen talde, erromatarren eta profeten giro batean. Etengabeko anka sartzez eta ahaztu ezin daitezkeen eszena dibertigarriz beteriko filma osatzen du guzti honek).
Uztailaren 12tik 28ra bitartean egongo da ikusgai, Bergarako Aroztegi aretoan Naturari, irribarria erakusketa, non Guillermo Azkarate eta Agustin Amasorrainen lanak erakutsiko diren.
Leixargaraten abentura ekintzak, uztailaren 16tik 19ra. 3 gau, 4 egun, 11 abentura. Prezioa: 20 euro.