Egun osoan zehar jokatuko da Zaldibar frontoian. Taldeen osaketari dagokionez, kontutan izan behar da 5 jokalarik eta atezainak jokatzen dutela,beraz komenigarria da gutxienez 9-10 jokalariko taldeak osatzea. Lehen hiru sariez gain, Pitxitxi eta jokalari onenarentzako sariak egongo dira.
Hemen zapatuko egitaraua: 10:00: Los Morotes txaranga. 10:00: Bolatokian bolo jokoa, goiz osoan. 11:00: Haurrentzako puzgarriak Arizmendi Ikastolaren Santa Teresako egoitzan. 13:00: Auzo-poteoa. 14:00: Makatzenako frontoian auzo-bazkaria. 17:00: Futbolin eta billar txapelketa Montserrat tabernan. 19:30: Buruhandiak. 20:00: Krosskorekin eta Iratxe animatzailearekin dantzaldia. 23:30: Krosskorekin dantzaldia
San Frantzisko de Borjak etxebizitza bezala erabili zuen Madalenako ermita, txiselu eta predikatzeko garaian eramaten zuen txilina ezagutzeko aukera paregabea. Duke Santuaren bizitza eta lorpenak hizpide bisita gidatu honetan. Aurrez izena eman behar da: info@ignaziotarlurraldea.com 943 79 64 63
Uztailean, bisita gidatu bereziak Intxortako frontea ezagutzeko. Barikuetan 16:30ean. Zapatuetan, 11:00etan. Asentzioko aparkalekutik abiatuta. Iraupena: ordu bat eta erdi. Aldez aurretik izena eman behar da: turismo@debagoiena.eus / 943 79 64 63. Ibilbidearen gaineko informazio guztia hemen.
Magdalenako ermitara bisita gidatu berezia egingo dute gaur bisita berezia. Ermita hau Duke Santua deritzon San Francisco de Borjak etxebizitza bezala erabili zuen ermita da, txiselu eta predikatzeko garaian eramaten zuen txilina ikusteko aukera paregabea. Erreserba egitea beharrezkoa 943 783 453 / 943 718 911
Informazio mahaia jarriko du Hotz Oñati elkarteak
Arrasateko udalak ur ekintza bereziak antolatu ditu, zapatu honetarako, Musakolako kanpoko igerilekuan izango direnak. Gaztetxoek adibidez, urpeko arkeologia ezagutzeko aukera izango dute eta aquagym familian adin guztietako herritarrei zuzendutako beste ekintza izango da.
XXII. edizioa izango da aurtengoa. 14:00etan hasita, lau manga egingo dituzte parte-hartzaileek.
Pasarelaz kanpo abentura familia osoarentzat. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta (heldu batek lagunduta)Plazak mugatuak (Aurrez erreserba egin behar da: 943 08 20 00
Oñatiko monumentu garrantzitsuenetan ezkutuan ditugun altxorrak ezagutzeko bisita. Aho zabalik geratuko zara gure kripta, erretaula eta errenazimenduko klaustroekin.Aurrez izena eman behar da: info@ignaziotarlurraldea.com 943 79 64 63
Solar Sound System taldeak musika elektronikoa eskainiko du kalean. Argazkia: Goiberri.
Denboraren iraganak aldatzen gaitu, baina zenbait gauza betiko dira, esaterako ingurukoekin plazer txikiak partekatzean sor¬tzen den berotasuna. Bost pertsonaia harrigarri elkarrekin bizi dira, erabilera anitzeko zalgurdi batean; errutina jolas bihurtzen da, kaosa egunerokotasun berezia bihur daiteke, oroitzapenak trapezioan kulunka dabiltza, ilusioak mastara igotzen dira, eta esperientziak soka bikoitzean trabatzen dira. Zirkua, antzerkia, umorea eta magia nagusi diren eszena hauetan elkarbizitzea da kontua, eta iraunbizitzea, baina, batez ere, bizitzea.
Kantoikrit. Pinoi-finkodun bizikleten VIII. Kriteriuma Oñatiko herri-gunean. 15 bira zirkuitu berriari (27 Km) 19:30 Dortsal hartzea (Plazan) 21:30 Zirkuitua zabaldu 22:00 Lasterketa 23:00 Sari banaketa
Ehunmilak proben 10. ediziorako data, uztailaren 12, 13 eta 14an izango da.
Uztailaren 12tik 28ra bitartean egongo da ikusgai, Bergarako Aroztegi aretoan Naturari, irribarria erakusketa, non Guillermo Azkarate eta Agustin Amasorrainen lanak erakutsiko diren.