Emakume Erresistenteen plazan kokatuko dituzte ur putzuak eta goizean udalekuetako neska-mutikoak ibiliko dira bertan. Arratsaldeko saiorik ez da izango.
Uztailean, bisita gidatu bereziak Intxortako frontea ezagutzeko. Barikuetan 16:30ean. Zapatuetan, 11:00etan. Asentzioko aparkalekutik abiatuta. Iraupena: ordu bat eta erdi. Aldez aurretik izena eman behar da: turismo@debagoiena.eus / 943 79 64 63. Ibilbidearen gaineko informazio guztia hemen.
Uztailean, bisita gidatu bereziak Intxortako frontea ezagutzeko. Barikuetan 16:30ean. Zapatuetan, 11:00etan. Asentzioko aparkalekutik abiatuta. Iraupena: ordu bat eta erdi. Aldez aurretik izena eman behar da: turismo@debagoiena.eus / 943 79 64 63. Ibilbidearen gaineko informazio guztia hemen.
Egubakoitzeko egitaraua: 17:30: Jaiei hasiera emateko, banderen igoera eta harrentzako boloa. 18:00: Santamaina elkartekoek antolatutako txokolatada. 18:15: Buruhandiak. 18:30: Patxi Magoaren ikuskizuna, Agerre Plazan. 22:00: Sabinari tributua, Agerre Plazan 23:30: Los Otros taldea Agerre Plazan.
UDAko zuzendaritza batzordeak 2018-2019 denboraldian egindakoen eta diru kontuen berri emango du; 2019-2020 denboraldia aurkeztu eta diru kontuak onartu; eta galderak eta eskaerak egiteko tartea eskaini. Batzarraren bukaeran, ohorezko jokalariei eta bazkideari esker ona adieraziko diete.
Azken urtean "sei edo zazpi alditan" sartu diren lapurrek "kalte handia" eragin dute kartzela zaharrean eta ateak indartzeko lanen gastuari aurre egiteko ekintzak antolatzen hasi dira: lehena, bertako produktuez osatutako afari girotuak; bihar, uztailak 12, izango da bigarrena.
Ahotsek atximurka egin didate azalean, igurtzi egin dizkidate bizitzak burdina gori-goriz markatu dizkidan orbainak, eta honela agindu didate: altxa kokots hori, begiratu aurrera eta ospatu bizitza, abestu, egiozu barre zorionari eta aurre nahigabeari. Eta orduan, ahots haien guztien artean, neure ahotsa ezagutu dut, eta etengabe mugitzen ari diren milaka esku haien baitan ikusi ditut nireak.Eta orain badakit: Ni naiz Maurizia. Ni ere banaiz Maurizia. Eta haren moduan prest nago plazara irteteko.
Film laburren jaialdia egingo dute eguenean – elizako eskaileretan– eta egubakoitzean –parkean–. "Urteko hamar film labur onenak" iragartzen dituzte kartelean.
Berumuga ekimenaren barruan antolatutako emanaldia
6AK BAIETZ ekintza: Uztailak 1, astelehena: HI SELFIE! lehiaketa Arrasaten. Doan Uztailak, 3, eguaztena: ARGAZKIGINTZA ikastaroa Gaztegunean. Prezioa: 3 euro. Uztailak 5, egubakoitza: SURF ikastaroa Zarautzen. Prezioa: 10 euro. Uztailak 8, astelehena: ESPELEOLOGIA saioa Opakuan. Prezioa: 15 euro. Uztailak 10, eguaztena: USAKORA irteera bizikletan. Prezioa: Doan. Uztailak 12, egubakoitza: INGURU ABENTURA Garaion. Prezioa: 15 euro.
Uztailaren 11n eta 12an izango da (9:00etan hasita bi egunetan) Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak eskainiko duen hurrengo mintegia. Kasu honetan, gaia, nazioarteko zuzenbidea eta herri indigenen eskubideak beraien gaineko datuen subirotasuna izango da.
Ehunmilak proben 10. ediziorako data, uztailaren 12, 13 eta 14an izango da.
Uztailaren 12tik 28ra bitartean egongo da ikusgai, Bergarako Aroztegi aretoan Naturari, irribarria erakusketa, non Guillermo Azkarate eta Agustin Amasorrainen lanak erakutsiko diren.