"Txondorgileen txabolen aztarnak" ikustera joateko mendi irteera antolatu du gaztetxeak.
18:30ean San Kristobal irudiaren bila joango diraOlabarrietako Santutxura; 19:30ean meza izango dute MikelGoiaingeruaren Parrokian (Hileta badago 19:00tan) eta ondoren, ibilgailuen bedeinkazioa egongo da. 21:00ean, San Kristobal hermandadeko kideen afaria Etxe Aundi jatetxean
11/13 auziaren harira 47 lagunen aurkako epaiketa hasiko du Audientzia Nazionalak, eta horien artean Ekain Zubizarreta dago. Hari babesa emateko EkainArrasaten dinamika martxan jarri nahi du herritar talde batek, eta hilaren 10ean batzar irekia antolatu dute –18:30ean, Kulturaten– ideiak eta ekarpenak batzen hasteko.
Dikothomia konpainiak Spazi…o lana eskainiko du; zirku garaikideko emanaldia izango da, mugimenduak oinarri izanda.
Aran Saiz hirukotea izeneko taldeko kideak dira: Arantzazu Saiz (pianoa), Hasier Oleaga (bateria) eta Joseba Loinaz (baxua). 'Bidean' izeneko diskoa aterako dute laster. Kalean programaren barruan.
6AK BAIETZ ekintza: Uztailak 1, astelehena: HI SELFIE! lehiaketa Arrasaten. Doan Uztailak, 3, eguaztena: ARGAZKIGINTZA ikastaroa Gaztegunean. Prezioa: 3 euro. Uztailak 5, egubakoitza: SURF ikastaroa Zarautzen. Prezioa: 10 euro. Uztailak 8, astelehena: ESPELEOLOGIA saioa Opakuan. Prezioa: 15 euro. Uztailak 10, eguaztena: USAKORA irteera bizikletan. Prezioa: Doan. Uztailak 12, egubakoitza: INGURU ABENTURA Garaion. Prezioa: 15 euro.