DBH 2ko gaztetxoendako irteera (aurretik eman behar da izena)
Agintaldiko lehen udalbatza. Gai zerrenda: 1. Osoko bilkurako ohiko saioen aldizkakotasuna zehaztea.2. Informazio Batzorde Iraunkorrak sortu, eratu, lehendakariahautatu eta batzartze egunak zehaztea.3. Udal taldeak sortzeko erabakia hartzea.4. Udaleko alkatearen, zinegotzien eta talde politikoenordainsariak zehaztea.5. Erakundeetan udaleko ordezkariak izendatzea.6. Alkateordeak izendatzeko Alkatearen erabakien berriematea.
Hamaikagarren ibilaldi historikoa egingo du Loramendi elkarteko toponimia taldeak. Oraingoan, Degurixa inguruetara gerturatuko dira, eta hango kontuak aztertuko dituzte. Hori antolatzeko bilera egingo dute uztailaren 9an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
Arrasate Blues ekimenaren baitako kontzertua
Kantsatzeke mendi taldetik jakinarazi dute bazkide egiteko, federatzeko zein aseguruaren estaldura zabaltzeko aukera izango dela hilaren 9an, martitzena, kultura etxeko bigarren solairuan, 19:00etatik 20:00etara.
Bigarren Euskalraldia dela-eta Elgetako batzordea berresteko batzar irekia. 2020ko Euskaraldian parte hartu edo ez erabakitzeko batzarra. Herriko norbanako eta eragile guztiak daude batzarrera deituak.
Filmaren (47 minutu) egileak etorriko dira aurkezpena egitera. (Sinopsia: Lehenengo filmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñeara abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz. Bidea ez da uste bezain erraza izango ordea, Ezker Abertzaleak Antso Azkarra momia berpiztuko baitu, nafar erresuma berrezarri eta tronua berreskuratzeko asmoz. Nor izango da garaile tronua lortzeko dema honetan?). Eguraldi ona badago, kanpoaldean izango da.
6AK BAIETZ ekintza: Uztailak 1, astelehena: HI SELFIE! lehiaketa Arrasaten. Doan Uztailak, 3, eguaztena: ARGAZKIGINTZA ikastaroa Gaztegunean. Prezioa: 3 euro. Uztailak 5, egubakoitza: SURF ikastaroa Zarautzen. Prezioa: 10 euro. Uztailak 8, astelehena: ESPELEOLOGIA saioa Opakuan. Prezioa: 15 euro. Uztailak 10, eguaztena: USAKORA irteera bizikletan. Prezioa: Doan. Uztailak 12, egubakoitza: INGURU ABENTURA Garaion. Prezioa: 15 euro.