HAZILAN laneratze programaren AURKEZPEN-SAIOA interesa dutenentzat:- UZTAILAK 4, OSTEGUNA- Goizeko 10:00etan- Debagoieneko Mankomunitatean. Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate (Udalaitz Aretoan).20-44 urte bitartean badituzu, goi-mailako ikasketak bukatuta eta zure alorrean lana lortzeko zailtasunekin bazabiltza, hementxe duzu zure ibilbide profesionalari bultzada emateko aukera! Informazio gehiago (+)Etortzekoa bazara, eman izena: airizar@debagoiena.eus / 943793090
Azoka ondoan egongo da egun osoz garbigune ibiltaria
Arrasate Blues ekimenaren baitako kontzertua
Iruñeko talde ibiltari honek herriko kaleetan zehar joko du gaur. Kalean programaren barruan.
Hitzaldiko hizlaria Jesus Muñiz izango da eta gazteleraz hitz egingo du.
Gara-ren espoliazioari aurre egiteko harpidetzak egiten ibiliko da Bergarako babes taldea ekainaren 27an eta uztailaren 4an, Irala kalean, 19:00etatik 20:30era. Euskal Herrian 10.000 harpidetza behar direnez "gutxienez", Bergaran 80 harpidetza egiteko erronka zehaztu dute. "Adierazpena askatasunarekin konprometitutako herria da Bergara, tamainako erantzuna ematea espero dugu".
6AK BAIETZ ekintza: Uztailak 1, astelehena: HI SELFIE! lehiaketa Arrasaten. Doan Uztailak, 3, eguaztena: ARGAZKIGINTZA ikastaroa Gaztegunean. Prezioa: 3 euro. Uztailak 5, egubakoitza: SURF ikastaroa Zarautzen. Prezioa: 10 euro. Uztailak 8, astelehena: ESPELEOLOGIA saioa Opakuan. Prezioa: 15 euro. Uztailak 10, eguaztena: USAKORA irteera bizikletan. Prezioa: Doan. Uztailak 12, egubakoitza: INGURU ABENTURA Garaion. Prezioa: 15 euro.