San Pedro jaiak Torreauzon. Gaurko egitaraua, hauxe: 9:00 Itxaflero jaurtiketa 10:30 Torreauzoko XXII. Krosa (Informazio osagarria atxikita) Ondoren, sari banaketa 12:30 Meza nagusia, auzoko elizan 13:00 Luntxa eta Oñatz Dantza Taldeko gaztetxoak
09:00 Ferixa Nagusia: ganadu erakusketa, artisauak .... 17:00 Buruhandiak herriko kaleetan zehar. 18:00 Ertzak taldearen ikuskizuna plazan. 19:30 Bolo txapelketa egingo dute Bolatokian.
San Martzial eguna da domekan, bergarar askorentzat urteko jairik kutunena dena; mezaz gain, musikak, bertsolariek eta, bereziki, dantzak hartuko dute San Martzialgo berdegunea, eta Udalak dei berezia egin du "horren baliotsua den altxorra" zaintzeko.
Ekainaren 30ean, 10:30ean abituako da Torreauzoko krosa eta dagoeneko izen-ematea zabalik dago. Egunean bertan Torreauzon izena emateko aukera egongo da, taldekakoen kasuan izan ezik. Beraz, aurrez izena eman nahi dutenek hainbat modutan egin dezakete: www.herrikrosa.eus atarian, Aloña Mendi tabernan edota Mendizabal kirol dendan.
Torreauzoko krossa Abixaran taldeak antolatuta; 7,5 km.
Jesusen Bihotza jaia ospatuko dute gaur Koixkarren. 11:00etan egongo da meza eta ondoren, luntxa eta musika soinu-joleekin
San Pedro jaiak Zubillagan. Gaurko egitaraua hauxe da: 11:00etan, ongi etorria eta meza 11:45ean, luntxa auzoko jubilatuentzat 12:45ean, dantzariak eta zozketa auzoko jubilatuentzat 13:15ean, Aloña Mendiko Gazteen Pilota Txapelketa Finalak 17:00etan, txorimaloak eta Musika 17:30ean, zinta lasterketa 18:30ean, Txokolatada eta txorimaloak 19:00etan, umore ikuskizuna BOCABEATSen eskutik (monologoak) 21:00etan, “Pello” basurdeari agurra
11:00 DIANA Eskoriatzako TXISTULARI TALDEAREKIN. 12:00 Herriko hildakoen aldeko MEZA. 12:00 Entzierro txikia Apotzagako bidetik Intxaurtxuetara. Bertan, errekortadore eskola ibiltaria. 13:00 SONIDOS DE MEXICO mariatxi taldea, plazan (euria egiten badu, Zaldibar antzokian). 16:00 “XXVIII. MUS TXAPELKETA”, Jubilatuen tabernan. Izena ematea: 30 € bikoteko (15:30 - 16:00). Sariak: 1.- Jasotako diruaren %50a, txapela eta bertako produktuen lotea. 2.- Jasotako diruaren %25a eta bertako produktuen lote ertaina. 3.- Jasotako diruaren %15a eta bertako produktuen lote txikia. 4.- Jasotako diruaren %10a. 18:00 Kuadrillen arteko jokoak, IX. banderia, Santa Marina plazan. 18:00 Irulitxa TXARANGA, herriko kaleetan zehar. 18:30 HAURREN DANBORRADA. 22:00 “Zapatos en el aire” ikuskizuna, Gorosarri plazan (euria egiten badu, kiroldegian). 23:00 Kontzertua: Onki Xin (60´) eta Nøgen (90´), plazan.
San Juan jaiak dira Garagaltza auzoan. Hauxe da gaurko egitaraua: Itxafleru jaurtiketa 12:00 Meza Ondoren, luntxa inguratzen diren guztientzat
Ganbara Faktoriaren "Industrializazioa Oñatin" egitasmoari dagokion hirugarren kontzertua egingo du gaur Ganbara abesbatzak. Stadler enpresan izango da emanaldia.
Basotxo erretiratuen elkarteak dantzaldia antolatu du Santa Ritako lorategian. Edozeinendako izango dituzte ateak zabalik.
Gara-ren espoliazioari aurre egiteko harpidetzak egiten ibiliko da Bergarako babes taldea ekainaren 27an eta uztailaren 4an, Irala kalean, 19:00etatik 20:30era. Euskal Herrian 10.000 harpidetza behar direnez "gutxienez", Bergaran 80 harpidetza egiteko erronka zehaztu dute. "Adierazpena askatasunarekin konprometitutako herria da Bergara, tamainako erantzuna ematea espero dugu".
Aurten ere ekintzez lepo datoz Lizarraga auzoko San Martzial ermitan ospatzen diren jaiak. Bihar, zapatua, egingo dute herri mailako plater tiroketa txapelketa. Iluntzean, trikitilarien doinuek lagunduta, herri afaria egingo dute eta ondoren, erromeria izango da.