Egun osoko txangoa egingo dute Elgetako erretiratuek Gallartara, Bizkaian. Meategietako museoa ikusi eta Zugastietako Maite jatetxean bazkalduko dute.
Kuboko erabiltzaileendako futbol partidua(LH3. mailatik LH6. mailara). Oharra: Izena aurrez eman behar zen
Pake Leku erretiratuen elkartean egiten dituzten tailerretan egindako eskulanen erakusketa zabalduko dute gaur. Ekainaren 19tik 21era egongo dira ikusgai lanak elkartean bertan.
Ibon Martin idazlearekin izango da solasaldia.
Plaza dantzak eskainiko dituzte Basotxo erretiratuen elkarteko kideek, ikasturteari bukaera emateko.
Antzuolako udal webgune berriaren aurkezpena egingo dute 18:00etan, udaletxean.
Hizlaria: Pili Castro (Deustuko Unibertsitateko psikologia irakaslea eta Caritas-en kolaboratzailea. Gai honi buruzko tesia egin du). Zerk eramaten duen pertsona bat bakarrik sentitzera. Bakardadeak zer eragin duen pertsona baten osasun fisikoan eta mentalean. Nola prebenitu. Nola egin aurre... dira, besteak beste, jorratuko dituen gaiak.
Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako kontzertua egingo dute herriko plazan. Ondoren, merendola eta plazako dantzak egongo dira
Jaiki elkarteak Gorputza gogoan emanaldia eskainiko du. Eta ondoren, Altraste dantza konpainiak Qué tienen las flores ikuskizuna. 7x7 Kultura kalean ekimenaren barruan daude bi saioak.
Udalak deituta informazio batzarra izango da udaletxean udako aisialdi programaren inguruko azalpenak emateko gurasoei.