Zapatuko egitaraua: • 09:00 Herriko pilotarien partiduak, pilotalekuan. • 10:00 Doke txapelketa. • 11:00 Trialsin erakustaldia, pilotaleku alboko kantxan. • 11:30 Elite mailako pilota partidua, pilotalekuan. • 12:30 Elite mailako pala partidua, pilotalekuan. • 16:00-19:30 Puzgarriak Mitarte kalean. • 17:00 Hiruko saskibaloi txapelketa Arlutzeko kantxan.
Noiz : Ekainak 1 (Goizeko 10:00etan)Non : Euskara plazan (Lanbide parean)Ondoren 12:30tan luntx-a egongo da partaideentzat.
Ohi bezala, ekainaren lehenengo zapatuan Eskoriatzako kaleak jendez gainezka egongo dira hogeita hirugarrenez Jose Aranakoek antolatuko duten Eskoriatzako Ferixie ospatzeko. Baserriko produktuak, artisautza, trikitilari, talo goxoak… izango dira. 15:00 Zuk ekarri zuk jan bazkaria plazan. Lekua erreserbatzeko: 696 918 687 19:00etan, VIII. Txapel jaurtiketa txapeleketa, plazan.
Aurrekotan bezala auzolanean egin nahi dute garbiketa, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte; eskolakoak izan, edo ez. 10:00 egin dute hitzordua, Euskararen Plazan; udaltzaingoaren bulego ondoko plazatxoan, hain zuzen. Eskularruak eta katiuskak eramateko gomendatu dute, eta parte hartzen dutenentzako luntxa egingo dute 12:30ean.
Soraluzen, Plaentxian, egingo da aurten Debakoieneko Trikitilari Eguna. Hauxe da egitaraua: 11:00etan, hamarretakoa 11:30ean, kalejira 12:30ean, ekitaldi nagusia 14:30ean, bazkaria 17:00etan, konboak 18:00etan, erromeria 20:00etan, triki poteoa
Gaur da Urgain Eguna. Hauxe da egitaraua: 11:30ean, jaiari hasiera emango diote Zuazola institutu aurrealdeko plazatxoan 11:30-14:00, jolasak kaleetan zehar, musikaz lagunduta 14:00etan, bazkaria Zuazola institutu aurrean 15:30ean, antzerkia DBHko ikasleen eskutik 16:00-18:30 Puzgarriak ikasleentzat eta amaieran apar festa (eguraldi onaeginez gero) 17:00 Gurasoentzako jolasak 18:30 Familia argazkia
Asentzio jaiak ospatuko dituzte asteburuan Murgia auzoan. Hauxe da gaurko egitaraua: 12:00etan, auzoko produktuen dastatzea 13:00etan, bertso saioa 15:30ean, mus txapelketa. 'Jokoan hasi' 16:30ean, pailazoak eta txokolatada 17:30ean, auzo kirolak (Giza-idi probak eta harri jasotzaileak) 20:30ean, trikitilariak 21:00etan, auzo afaria
Pasarelaz kanpo abentura familia osoarentzat. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta (heldu batek lagunduta). Plazak mugatuak (Aurrez erreserba egin behar da: 943 082 000)
Dantzariak eta musikariak eskuz esku ari dira Ander Lipus eta Harkaitz Canorekin, literatura eta antzerkia txirikordatuz estilo aurreklasikoko dantza-molde batekin, beste irakurketa bat egin nahirik gure herri kulturaren diziplina horretaz. Dantza, jolasa, musika, abestia... adierazpide guztiak uztarturik agertzen dituen ikuskizuna. Sarrera 15 euro dira.
'Los hermanos sisters' filma (Frantzia, 2018). Jacques Audiard da zuzendaria. Sarrera da bost euro
EH Sukarra taldearen kontzertua Elgetako Espaloia kafe antzokian. Sarrerak salgai: aurretik 12 euro eta egunean bertan antzokian 15 euro. Salmenta guneak: Rincon de Lola (Elgeta), Eruan taberna eta Tartufo (Bergara), Kultu taberna (Eibar) eta www.kulturhiru.eus.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Mihise zein ohol gainean erabiltzen du pintura akrilikoa. Izan ere, margolanetan islatu nahi duen kolorearen ideiari oso ondo egokitzen da akrilikoa.
Mahonero Egunaren laugarren edizioa ospatuko dute bihartik hasita Bergaran, eta helburua ez da aldatu: " Klubeko jokalari, entrenatzaile, familia eta zaleekin batera, jai giroan, asteburu atsegina pasatzea da asmoa", diote klubetik. Zapatuko bazkarirako txartelak salgai daude oraindik.