Jaione Carpintero, Ikus-entzunezkoetan adituarekin
Emakumeen Biraren baitan, mahaingurua izango da. Agotz Iturbe oñatiarrak eta Yolanda Muñoz eta Amaia Martioda gasteiztarrak izango dira hizlariak eta bizikleta gainean izan dituzten esperientziez hitz egingo dute.
Udaberriko Hitzaldi Zikloaren baitan: Hizlaria: Axier Lopez, Argiako kazetaria
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Mihise zein ohol gainean erabiltzen du pintura akrilikoa. Izan ere, margolanetan islatu nahi duen kolorearen ideiari oso ondo egokitzen da akrilikoa.
Maiatzaren 25erako buruhandiak, bazkaria eta JundaJo taldearen erromeria daude iragarrita. Lekua gordetzeko elkarteko ordenagailuan apuntatu behar da. Bazkideak ez direnak ere etortzeko aukera dute. Menua: zizka-mizkak, bildotsa burduntzian letxugarekin, postrea eta kafea. Ura, sagardoa eta ardoa. Prezioa: 25 euro. Umeen menua: makarroiak, eusko label hanburgesa, izozkia. Prezioa: 5 €
Arrakalak argazki erakusketa zabalduko du Jone Albenizek egubakoitzean. Hilaren 26ra arte egongo da ikusgai, Aroztegin.