Maiatzaren 18an Debagoieneko VII. Artzantza Eguna ospatuko da Antzuolan eta antolatu diren ekitaldien barne, "Debagoieneko Pastoriek" Argazki Digital Lehiaketa dago. Informazio guztia www.turismodebagoiena.eus helbidean edo 943 79 64 63 telefonoan.
Maiatzeko odol ateratzea, Oñatiko odol emaileen elkarteak deituta
Hastapen ikastaroa egingo dute gaur eta bihar. Plazak mugatuak dira eta izena aurrez eman behar da Zubikoa kiroldegian. Prezioa: 22.:53 euro abonatuek eta 30:40 euro ez abonatuek
Ilunpetan taldeak Argi Festibalaren baitan antolatutako ikastaroa argazki lanak aktibatzeko lantegia, Nagore Legarretaren eskutik (Aurrez eman behar zen izena). Gaur eta bihar
UDABERRIKO XV. MUSIKALDIA Hots Abesbatza, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren oinarritik sortutako emakume abesbatza da. Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean sortu zen 2016ko irailean, eta Oñatiko eta inguruko herrietako eta probintzietako emakumeen partaidetzarekin, gaur egun 40 kidez osatutako ahots talde fi nkoa da. Sorkuntzako urtean, Gabonetako kontzertuaren marko barruan, Oñatiko San Migel Parrokian estreinaldia egin zuenetik, ibilbide oparoa egin du gaur egun arte: Oñatiko “Udako gauak” zikloetan, “Ermitaz ermita” ekimenean, EiTBren “Oholtzan” saioaren grabaketan eta emisioan, “Izar Ederra” kontzertuan, martxoak 8aren data aitzakiatzat hartuta “Euskal Emakume konposatzaileen” kontzertuetan “Bazkide” kontzertuetan, “Tximeletak udaberrian” kontzertuan, “Angelus” proiektuan,...Datorren maiatzean Sestaoko Maria Luisa Ozaita IV. emakume abesbatzen topaketan parte hartuko du, abesbatza gonbidatu bezala.
Elgetako EH Bilduk ekitaldi nagusia iragarri du barikurako, hilak 17. Ekitaldiaren ostean herri argazkia egingo dute. Biak ere plazan, 19:30ean hasita.
Kepa Sojo-k zuzendutako filma (Espainia, 2019) Sarrera da bost euro
Lenao, musika talde oñatiarrak, Iparraldeko argiak izeneko bigarren diska argitaratu zuen 2018ko irailean eta ordutik, Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu eskaini dituzte. Hala, bihar, hilak 17, musika taldeak kontzertu-birari amaiera emango dio Bergarako Bule tabernan kontzertua eskainiz. Emanaldia 23:00etan hasiko da eta doakoa izango da. Horrez gain, biharkoa taldeko bateria-jolea den Egoitz Olalderen azken kontzertua izango da.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Mihise zein ohol gainean erabiltzen du pintura akrilikoa. Izan ere, margolanetan islatu nahi duen kolorearen ideiari oso ondo egokitzen da akrilikoa.
Irakaslea: Ana Carpintero.Izena ematea ezinbestekoa da plaza mugatuak dira eta. Lehentasuna Bergaran erroldatuek. Informazio gehiago eta izena emateko: Miguel Altunako Bizikasi zerbitzuan, 943 76 93 94 zenbakira deituz edo info@bizikasi.com helbidera idatziz.Laguntzailea: Bergarako Udala.
Ana Carpintero, Mindfulness irakaslearekin. Ordutegia: Astearteak, 18:30-20:30 eta larunbatak, 11:00-13:00.
Erakusketaren ordutegia: Astelehen- Ostirala: 10:00-14:00 ; 17:00-20:00 Larunbata: 10:00-14:00
Maiatzaren 25erako buruhandiak, bazkaria eta JundaJo taldearen erromeria daude iragarrita. Lekua gordetzeko elkarteko ordenagailuan apuntatu behar da. Bazkideak ez direnak ere etortzeko aukera dute. Menua: zizka-mizkak, bildotsa burduntzian letxugarekin, postrea eta kafea. Ura, sagardoa eta ardoa. Prezioa: 25 euro. Umeen menua: makarroiak, eusko label hanburgesa, izozkia. Prezioa: 5 €
Arrakalak argazki erakusketa zabalduko du Jone Albenizek egubakoitzean. Hilaren 26ra arte egongo da ikusgai, Aroztegin.