Biteri plaza - Olarte – Bizkaia etorb. Igogailua - Gernika ibilbidea – Polmetasa - Garagartza baratzak - Uribarri et. - Biteri plaza
Huhezi fakultateko jaia: 11:00 Jolasak Bukatutakoan, poteoa 14:30 Bazkaria Huheziko aparkalekuan. Eguraldi txarra badago, frontoian. Ondoren Karaokea. 18:00 Poteo musikatua. 20:30 Kontzertuak, unibertsitateko aparkalekuan.
Maiatzeko kontsulta izango da hilaren 16an. Txanda hartu nahi duenak dei dezala telefono honetara: 943 76 80 77 (Nati)
Aretxabaletako hiru herritarren eskutik, ipuin-kontaketa saioa izango dugu Kuku Miku Elkartean. Saioa 3-6 urte bitarteko haurrentzat izango da.
Idazteko zaletasuna lantzen ari direnen saioa. Dinamizatzailea: Joxe Mari Iturralde
Arrasateko Sikol Lentzeriaren eskutik, lehen bainujantzi desfilea egingo da eguenean, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Pasarelan uda honetarako bainujantzi bilduma ikusteko aukera egongo da. Desfilerako gonbidapenak Sikol Lentzerian jaso daitezke dagoeneko.
Maiatzaren 16an, Dominika eta Akabuko martxea dokumentalen emanaldia eta solasaldia izango dira Olararen, 18:30ean. Lehenak emakumeek artzaintzan duten rola azaltzen du. Bigarrenak Zegamatik Uribe Kostara egin ohi zen transhumantzia bidea erakusten du.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Mihise zein ohol gainean erabiltzen du pintura akrilikoa. Izan ere, margolanetan islatu nahi duen kolorearen ideiari oso ondo egokitzen da akrilikoa.
Irakaslea: Ana Carpintero.Izena ematea ezinbestekoa da plaza mugatuak dira eta. Lehentasuna Bergaran erroldatuek. Informazio gehiago eta izena emateko: Miguel Altunako Bizikasi zerbitzuan, 943 76 93 94 zenbakira deituz edo info@bizikasi.com helbidera idatziz.Laguntzailea: Bergarako Udala.
Ana Carpintero, Mindfulness irakaslearekin. Ordutegia: Astearteak, 18:30-20:30 eta larunbatak, 11:00-13:00.
Erakusketaren ordutegia: Astelehen- Ostirala: 10:00-14:00 ; 17:00-20:00 Larunbata: 10:00-14:00
Maiatzaren 25erako buruhandiak, bazkaria eta JundaJo taldearen erromeria daude iragarrita. Lekua gordetzeko elkarteko ordenagailuan apuntatu behar da. Bazkideak ez direnak ere etortzeko aukera dute. Menua: zizka-mizkak, bildotsa burduntzian letxugarekin, postrea eta kafea. Ura, sagardoa eta ardoa. Prezioa: 25 euro. Umeen menua: makarroiak, eusko label hanburgesa, izozkia. Prezioa: 5 €
Arrakalak argazki erakusketa zabalduko du Jone Albenizek egubakoitzean. Hilaren 26ra arte egongo da ikusgai, Aroztegin.