Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia Debagoienako 4. senderismo jaialdia Eskoriaratzan izango da maiatzaren 1etik 5era. Informazioa guztia eta ekintzetan izena emateko: http://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/ Tel: 943 79 64 63
Zapatuan jokatuko dituzte lehenengo partidak, eta txapelketak hiru aste bukaera hartuko ditu. Txaepelketa egunetan frontoia fronteniserako erreserbatuta egongo da, 08:30etik 22:00etara.
Aurten, Arrasateko Gazte Altenatiboen Kofradia Organizatuak 28 urte betetzen ditu eta hilabeteko egitaraua borobiltzeko zapatuan, maiatzaren 4ean, AGAKO Eguna antolatu da. Sormen tailerrarekin hasiko da eguna eta ondoren etorriko dira, bazkaria, karropoteua eta kontzertuak.
11:00 Puzgarriak Hiruki plazan 13:00 Poteo herrikoia 15:00 Herri bazkaria eta oparien zozketa 18:00 Ponixak eta bigantxak Hiruki plazan 23:00 Kontzertuak: Parabellum eta Bourbon Kings
11:00etatik 13:30etara:-Henna Tailerra-Idazkera Arabiar Tailerra-Txapak egiteko Tailerra-BBS Tailerrak-PHOTOCALL Feminista 11:00etatik 14:00etara-Erakundeen feria: AFAGI, ALBOAN, ASPACE, ATZEGI, CARITAS, DYA GIPUZKOA, EKINTZA BIZI BERRIA, IZAN FUNDAZIOA, GIPUZKOAKO GURUTZE GORRIA, GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA, HAURRALDE FUNDAZIOA, HURKOA FUNDAZIOA, JATORKIN, KAEBNAI Europe Direct, MUGARIK GABEKO ZAINKETA ARINGARRIAK, NAGUSILAN, ELIKAGAIEN BANKUA, KATXALIN, DISPLASIA FIBROSAREN ELKARTEA, NDANK-NDANK, OSCAR ROMERO, BUBISHER, DUINTASUNA eta SAN JOXEPE ELKARTEA. 12:00etatik 12:45etara:-Musika emanaldia-Mendi zaharra Jota taldearen eskutik.
Debagoieneko Dantzari eguna bihar, maiatzak 4, ospatuko da Antzuolan. Egun osoko egitaratua gertu dute Oinarin dantza taldeko kideek. Sorpresaren bat edo beste ere izango da aurten eta dantzariek kantuan egiteko aukera ere izango dute bazkal ostean.
Gipuzkoako 50. Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketako jaurtialdia izango da. Izen-ematea 5 euro da. Sariak: 1. 65 euro. 2. 50 euro. 3. 35 euro. 4. 20 euro. 5. 10 euro. 6. Sorpresa. Bolatokia zabalik: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik aurrera.
Vaiven Producciones-ek Erlauntza antzezlana ekarriko du Seminarixora, zapatuan. Mireia Gabilondo bergararrak zuzentzen du antzezlana, eta gidoia Kepa Errasti aretxabaletarrarena da. 19:00etan izango da emanaldia, 8 euroren truke.
UDABERRIKO XV. MUSIKALDIA Txanbela otxotea 2017an sortu zen; Josean Vegak sortu zuen, gaur egun zuzendari duenak, Juanjo Mena orkestra-zuzendari ospetsuaren eskariz, zertarako eta gisa honetako abesbat- zen kanta moldearen euskal kultura tradizionala ezagutarazteko Estatu Batuetako Cincinnati May Festival delakoan. Horretarako, Euskal Herriko zenbait herritako kantariak bildu ditu, eskarmentu handikoak hala abesbatzetan nola bakarka.
Los espigadores y la espigadora.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Mihise zein ohol gainean erabiltzen du pintura akrilikoa. Izan ere, margolanetan islatu nahi duen kolorearen ideiari oso ondo egokitzen da akrilikoa.
Maiatzaren 2tik 10era izen-ematea haurreskolan. 2018an eta 2019an jaiotako haurrendako. Informazio gehiago haurreskolan 10:00etatik 11:15era / 14:00etatik 15:00etara edo elgeta.elgeta@haurreskolak.eus zein 943 78 82 36.