Independentzia eta sozialismoa lelopean Herritar Batasunak Elgetan egingo du Aberri Eguneko ekitaldia, apirilaren 21ean. Plazan egin dute hitzordua 12:00etan.
Aste Santuko bisita gidatuak:. 'Oñatiko altxorrak': Sancti Spiritus Unibertsitatea eta Mikel Goiaingeruaren parrokia. Bi bisita egingo dituzte: 13:00etan eta 17:00etan. Izena, turismo bulegoan eman behar da, 943 78 34 53 (9:30-14:00/15:30-19:00. Arrikurtz-Oñatiko koba irekita, 9:30-14:00/15:30-19:00. Erreserbetarako telefonoa: 943 08 20 00
Bizikasi zerbitzuak eta Antzuolako Udalak antolatuta, herritar ororendako bihotz biriken suspertze saioa egingo da –desfibriladoreaz eta gabe–. DYAkoen eskutik, maiatzaren 21ean, martitzena,18:30ean Olarango aretoan.
Frank Ariza-k zuzendutako filma (Espainia, 2019). Sarrera da bost euro. Gaur bi aldiz botako dute: 19:30ean eta 22:30ean.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.