Korrikari ongietorria emateko, herriko ikastetxeetako haurrekin Korrika Txikia egingo da. Ibilbidea: HH-ko haurrek eliza paretik Santa Marina plazara. Ondoren: Egoitza, Antsoategiko biribilgunea, Sorautz, Sanjuan kale, Dorleta auzoa, Aranburuzabala eta Santa Marina plaza.
Eskolako neska-mutikoek eta irakasleek egingo dute 15:00etan abiatuta. Herritarrak parte hartzera gonbidatuta daude. Animatu!
Korrika Txikia egin eta gero txokolate-jana Maala guraso elkartearen eskutik.
Haur Liburuaren Eguna (apirilak 2) eta Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilak 23) ospatzeko plazara aterako du liburutegia Geaxi Ezpeletak. Mahaia ipiniko du zerbitzuaren eskaintzetako batzuk erakusteko.
17:00etan, ludotekan elkartuko dira, eta 18:00etan Korrika txikia Gatz museotik herrira egingo dute. Ondoren, merixendia eta bonba japoniarra.
Haur Liburuen Eguna (apirilak 2) eta Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilak 23) ospatzeko ipuin kontaketa musikatua, plazan. Sorgina Txirulinak egingo du saioa Elgetako liburutegiak antolatuta.
Apirilaren 12an, egubakoitza, Eskoriatzako Musika Eskolak Kanta Galduak ipuin musikatuaren emanaldia eskainiko du,18:00etan, Zaldibar Antzokian, eta ondoren, gure aiton-amona guztien omenez antolatutako Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu lehiaketako sariak banatuko dira.
Elgetako Korrika batzordeak antolatuta herri mailako Korrika egingo dute herriko eragileek, taldeek eta norbanakoek. Eskutik eskura ibiliko da Korrikako lekukoa herrian. Ondoren, Elgetako argazkien proiekzioa.
Korrikaren baitan antolatutako ekintza
Gaztelekuaren 25. urteurrena ospatzen jarraitzeko eta Korrikaren barruan, Huntza eta McOnak taldeek joko dute gaur iluntzean herriko plazan.
Uratz-alde elkartean, Unai Iturriaga eta Oihana Iguanarekin.
Korrika batzordeak Ozkarbi elkartearekin elkarlanean antolatuta Korrikaren aldeko bertso-afaria Onintza Enbeita eta Sustrai Colina bertsolariekin.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Aitor Bizkarra. Gai-jartzaileak: Ibon Leibar Sarrera: 8 euro
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bihar, martxoak 29, irekio da Javier Ortiz argazkilariaren A rapa das bestas argazki-erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan. Erakusketa 80x60 cm dimentsioko Dibond-en inprimatutako 20 argazkiz osatuta dago. Apirilaren 14ra arte egongo da zabalik.