Ikastolaren asteko ekitaldien baitan Txantxiku Ikastolako ikasleek prestatutako JAIALDIA. Kantuak, dantzak eta zozketak izango dira.
Apirileko kontsulta hilaren 11n izango da. Ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea. Deitu 943 76 80 77 telefonora (Nati).
Korrikaren baitan antolatutako ekintza
Solasaldian Ramon Zubizarreta, Migel Urteaga eta Manuel Arrizabalaga arituko dira. Ondoren jaialdiari emango diote hasiera.
Apirilak 11, 18:00etan, Pello Añorga izango da lau urtetik gorako umeentzat “Udaberriko haziak” ipuinak kontatzen. Ordu berean, kultur etxean hilero egiten den literatura tertuliaren saio berri bat izango da Margaret Atwood idazlearen “El cuento de la criada” liburuari buruz.
Ana Galarraga zientzialaria etorriko da sei urtetiko gorako umeekin egotera (gonbidapenak behar dira). Liburuaren Eguna ospatzeko antolatu den ekitaldietako bat da.
Korrikaren baitan Musika Eskolak eta Erraldoi taldeak antolatuta.
Apirilaren 11n, eguena, urteko batzar orokorra egingo du Arrola Mendizale taldeak Olaranen duten bulegoan, 19:00etan hasita. Batzordeko kide berriak, 2019rako irteerak eta diru kontuak izango dituzte, besteak beste, berbagai.
Intxorta 1937 kultur elkarteak ekoiztutako 'Kamarada' dokumentalaren emanaldia. Elgetako Aste Memorialistaren barruan. Ikus-entzunezkoak Celestino Uriarte miliziano komunista arrasatearraren bizitza jasotzen du.
Badator Korrika eta gaur Laburbira zirkuituko bederatzi bederatzi film labur botako dituzte. Doan
Kooltur Ekintzaren baitan antolatutako kontzertua. Sarrera bost euro izango dira.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bihar, martxoak 29, irekio da Javier Ortiz argazkilariaren A rapa das bestas argazki-erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan. Erakusketa 80x60 cm dimentsioko Dibond-en inprimatutako 20 argazkiz osatuta dago. Apirilaren 14ra arte egongo da zabalik.