Korrika Batzordeak antolatuta, Zaraia eta Murrukixo mendizale elkarteen laguntzarekin, mendi irteera egingo dute Murura. 09:00etan abiatuko dira parrokia albotik eta tontorrean bat egingo dute Arrasatetik eta Eskoriatzatik igotakoekin.
10:00 Etxafleruak 11:00 Tortila txapelketa eta jolasak 11:30 Tabernaren irekiera 13:00 Altamirako jaioberriei ongietorria eta Euskal dantzak 14:30 Auzo bazkaria 17:00 Etxafleruak eta marrazki lehiaketa 17:30 Igel jolas txapelketa 18:00 Txokolatada eta umiendako tailerrak 18:30 Buruhandiak 20:00 Disko festa AZ taldearen eskutik 22:00 Su artifizialak
Aranzadi ikastola "hankaz gora" jartzen ari dira maiatza-ekaina aldera ikasleek Nazioarteko Espazio Estazioko astronautekin zuzeneko konexio bat egingo dutelako. Motorrak berotzeko eta Oñatiko Txantxikuaren esperientzia aintzat hartuta, apirilaren 6an (10:30) helioz betetako globo handi bat bidaliko dute estratosferara. Globoan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen panpinek bidaiatuko dute, Katxiporreta I izeneko misioan.
San Martinera joango da gaur ludoteka ibiltaria eta 'naturan jolasean' programa egingo dute. 3-10 urte bitarteko haur guztiei zuzenduta (Haurrak gurasoen zaintzapean egon beharko dira)
Ointxe Saskibaloi Taldearekin batera IbaiOintxe jaia ospatuko du Ibai-Artek zapatuan, Herriko Plazan. Egun osoko egitaraua osatu da eta goizeko 6:00etan txahala erretzen hasiko dira burruntzian. 11:00etan hasiko da 3x3 txiki, 12:00etan tiro-teknika (EBA taldeko entrenatzaileak eta jokalariak) eta tiro-lehiaketa egingo da eta EBA taldeko jokalariekin batera finala jokatuko da. Arratsaldean berriz, 18:30etatik aurrera, tiropintxoa izango da eta 19:00etan, hasiko da The Song taldearen kontzertua.
Apirilaren 6an, bizikleta martxa egingo dute Antzuola eta Bergara arteko bidegorriaren egoera ikustarazteko. Helburua, bi herriak lotuko dituen bidegorri-sarea amai dezatela eskatzea da.
Apirileko lehen zapaturako hainbat ekintza antolatu dituzte, beranduago, Lemoan, apirilaren 19a eta apirilaren 22a artean ospatuko den Gazte Topaguneari begira. Gazte bazkarirako txartelak salgai dituzte Urbaltz tabernan.
Parrokiako elizpean Arrasate Musikaleko Txistulari Bandak kontzertua eskeiniko du Juan Karlos Larreategiren zuzendaritzapean.
Landatxope erretiratuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du apirilaren 6an, zapatua. Lehen deialdia 16:30ean izango da; bigarrena 17:00etan Olaranen.
'El niño que pudo ser rey' filma, gaztetxoendako (Erresuma Batua, 2019). Sarrera da lau euro.
Guiseppe Verdi italiarrak idatzitako obra hau Aretxabaletako Zaraia aretoan ikusteko aukera izango da apirilaren 6 an. La Traviatta operak izan zuen harrera ikusita oraingoan 1871. urtean estreinatu zen beste obra hau proiektatuko dute.
Pake Leku Elkarteak antolatutako “Ongietorria udaberriari” kultur egitarauan.
Gatzagako Korrika Batzordeak antolatuta, apirilaren 6an, Dantza pelikularen emanaldia izango da Gatzagako elizan, 19:30etan. Euskal dantza tradizionalak ikuspuntu berritzailetik, doinu, estetika eta koreografia berriekin islatutako filma, Telmo Esnalek zuzendu eta Txintxua Films-ek ekoitzi du. Hori horrela, Telmo Esnal bera, eta Marian Fernandez ekoizlea bertan izango dira hainbat azalpen ematen.
Eskean Kristo talde bizkaitarra kartzela zaharreko oholtza gainera igoko da zapatuan. Kontzertua eskainiko dute Dukkha taldearekin batera. 22:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrera 5 euro izango da.
'La mujer de la montaña' filma (Islandia, 2018). Sarrera da bost euro
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bihar, martxoak 29, irekio da Javier Ortiz argazkilariaren A rapa das bestas argazki-erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan. Erakusketa 80x60 cm dimentsioko Dibond-en inprimatutako 20 argazkiz osatuta dago. Apirilaren 14ra arte egongo da zabalik.
Larunbatean gazteen arteko harremanak sendotu eta gaztetxera bisita. Igandean Maulen Korrika eta maskaradak ondoko herri batean.