9:00-13:00 MARTXAN! Banaketa ( Martxan saila Huheziko Aretxabaletako fakultateko aretoan izango da) 16:00 KUTIXI SAILA 17:00 MU SAILA
Apirilak 4, eguena 09:00 Gosaria 10:30 Hitzaldia: Transexualitatea 12:30 Wikilari afrikarrekin solasaldia Arratsaldean: Mozorratu 19:00 Pintxopote musikatua 22:30 Kontzertua Inkernu tabernan: 'Kilimak' Euskal Rumba
Biteri – Sta Barbara – Kultur Ate - Biteri
Biteri – Sta Barbara – Kultur Ate - Biteri
Elgetako udal liburutegian antolatuta irakurketa solasaldiak. Oraingo honetan, Jon Arretxeren Zazpi kolore liburutik aukeratuko dituzte hiru ipuin. Saio irekiak dira, eta interesatuek liburutegian eskatu behar dituzte irakurgaiak. Solasaldien ordutegia zehazteko dago.
Bingo saio berezia Pake Lekuko erretiratuek antolatutako 'Ongietorria udaberriari' kultur egitarauaren barruan.
'Euskararen kriseilua' egitasmoan parte hartu duten ume eta etxekoei zuzendutako jaia. Egongo dira: fotomatoia, ipuin kontalaria, sorpresa eta zizka-mizkak. (Haur bakoitzak gonbidatu bat eraman ahal izango du)
Elgetako Korrika batzordea apirilaren 4an elkartuko da. Batzorde irekia da eta 18:00etan emango diote hasiera udaletxean.
Jaiak antolatzeko bilera. Bilera irekia da, gonbidatuta daude nahi duten herritar guztiak. Udaletxean.
Miren Larreak kontatuko die ipuina 3 eta 6 urte arteko umeei (gonbidapenak banatuko dira). Liburuaren Eguna ospatzeko antolatu diren ekitaldietako bat da
Mahaikideak: Eneko Alvarez eta Arkaitz Zarraga Moderatzailea: Lander Arbelaitz Antolatzaileak: AED eta ARGIA elkarlanean
2018an ehun urte bete ziren Vasco-Navarro trena Arrasatera heldu zela. Gure historiaren pasarte hori gogoratzeko, Arrasateko Udal Bibliotekak dokumental bat egin du.
'Hizkuntza eskubideak, norenak!?' hitzaldia antolatu dute AEDk eta Argia-k apirilaren 4rako; Jokin Zaitegi gelan izango da, 19:00etan. Ertzaintzarekin hizkuntza eskubideen harira izandako eztabaida bategatik zigorra jaso duten Eneka Alvarezek eta Arkaitz Zarragak hitz egingo dute, Lander Arberlaitz Argia-ko kazetariaren galderei erantzunez.
Marielle Heller da filmaren zuzendaria (AEB, 2018). Sarrera da bost euro.
Kooltur Ekintzaren baitan antolatutako kontzertua. Sarrera 5 euro dira.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bihar, martxoak 29, irekio da Javier Ortiz argazkilariaren A rapa das bestas argazki-erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan. Erakusketa 80x60 cm dimentsioko Dibond-en inprimatutako 20 argazkiz osatuta dago. Apirilaren 14ra arte egongo da zabalik.