Zapatu honetan auzolana izango dute gatzagarrek Gaztainuzketa mendi-etxeetan. 09:00etan herriko plazan batuko dira, eta mendi-etxeetara joango dira Ingurua txukuntzeko asmoz.
- Musika autogestioari buruzko tailerra (Ainara LeGard ON musikariarekin)
Agora elkarteak, Ereiten fundazioak eta Gune elkarteak antolatuta, Islamaren eta Koranaren inguruko mintegia eta eztabaida. Hizlari-dinamizatzailea, Joxe Arregi (Aurrez izena eman behar da)
EH Bilduren komunitateko kideek irteera egingo dute Bilbora. Autobuseam joango dira 10:00etan, eta 19:30ean bueltatu. Izen-ematea Inkernu tabernan egin beharko da.
Arantzazuko parketxe barruan hasiko da ibilaldia. Irteerak ez du zailtasunik eta Eneko Azkuek gidatuko du, txoriak eta euren kantu ezberdinak ezagutzeko azalpenak emanez. Zapatuan da irteera, 10:00etan, eta aurretik eman behar da izena. Prismatikoak eramatea gomendatu dute.
Apirilaren 28an egingo diren Espainiako gorteetarako hauteskunde orokorretarako zozketa. Egun horretan hauteskundeetako mahaietan egongo diren herritarren zozketa.
Zapatuan, martxoak 30, bisita gidatu antzeztua Intxortako lubakietara. Irteera Mendizaleen Plazatik, 10:30ean. Prezioa: 5 euro. Izen-emateak 943 79 64 63.
Irlandako errealitate politiko, sozial eta kulturala ezagutzeko eguna; hitzaldia, bazkaria, bertsolariak eta kontzertua egongo dira.
Animaziozko filma. Sarrera da lau euro
VIII. Txinparta Bertsolari Txapelketako bigarren final aurrekoa. Parte hartuko duten bertsolariak dira: Odei Irigoien, Aitor Tatiegi, Egoitz Aizpuru, Andoni Goitia, Joseba Igartua 'Urze', Urko Arregi, Gontzal Belategi eta Aritz Irigoien. Oñatiko Txinparta bertso eskoliak antolatuta.
Zapatuan jokatuko da Gasteizen sei protagonistetatik hiru Aramaiokoak izango dituen Arabako Bertsolari Txapelketako finala –gaur aurkeztu dute–. Irekia ageri da Agirre, Igoa, Abarrategi, Perea, Viñaspre eta Arrizubietaren arteko lehia. Lierni Altunak jarriko dio irabazleari txapela.
Beratu jaialdiaren barruan. Sarrera doan da
Oñatiko Ganbara Abesbatzak 25 urte bete ditu aurten eta hainbat ekitaldi antolatu ditu. Horietako bat 'Stella Maris' programa da.
Kantu afaria. Korrikaren bueltan antolatutako ekimena da. Nafarroa Kantuz taldeak girotuta, 21:00etan, Soran etxean. Txartelak salgai, Labidean, 30 eurotan.
Beratu jaialdiaren barruan. Sarrera da hamar euro. (Aurrez salgai leihatila digitalean, Txokolateixian etaudal webgunean)
Clint Eastwood-ek zuzendutako filma da (AEB, 2018). Sarrera da bost euro
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bihar, martxoak 29, irekio da Javier Ortiz argazkilariaren A rapa das bestas argazki-erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan. Erakusketa 80x60 cm dimentsioko Dibond-en inprimatutako 20 argazkiz osatuta dago. Apirilaren 14ra arte egongo da zabalik.