Harrietan mandalak marrazten ikasteko saioa eskainiko du helduendako Idoia Elexpuru margolariak, Loramendi elkarteak gonbidatuta. Izena emateko bideak: euskara@loramendielkartea.eus; 942 77 09 70; eta 685 75 67 29. Loramendiko bazkideek 3 euro ordainduko dute eta gainerakoek, 5 euro. Ez dago materialik eraman beharrik.
Elgetako liburutegiak antolatuta artista liburuak egiteko eskulan tailerra, martxoaren 29an. Tailerra 17:00etan izango da liburutegian. Bost urte bitarteko haurrak heldu batekin hartu beharko dute parte, eta ezinbestekoa da martxoaren 28a baino lehen izena ematea liburutegian, 943 78 80 12 telefono zenbakira deituta edo mezua bidalita 688 72 96 03 zenbakira zein elgetakoliburutegia@elgeta.eus helbidera.
Miriam Herbon Ordoñezek, emakumeen aurkako indarkerian aditua eta ahalduntzetik abiatuta hazkunde pertsonalean trebatzaile espezializatuak, adimen emozional tailerra emango du genero ikuspegitik martxoaren 1, 15, 22 eta 29an, kultur etxean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Tailer horretan, besteak beste, errua, beldurra, amorrua eta sufrimendua bezalako gaiak jorratuko dira metodologia dinamikoa eta parte-hartzailearekin, eta ondoez fisiko eta emozionalera garamatzaten genero aginduak agerian jarriko ditugu. Sufritzeari uzteko lehen urratsa hori aitortzea eta geure burua ulertzea da, eta bigarrena, aldaketa antolatzea eta horren arabera jokatzea. Hori guztiori emakume talde batean, konfiantzatik, errespetutik eta ahizpatasunetik. Pertsona bizidun garen heinean, bizitza duin eta betea posible da. Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 13tik 21era udaletxean (943. 71 46 88)Eraman beharrekoa: arropa erosoa, mantatxoa eta kuxina.
1992an Alcásserren gertaturiko kasutik abiatuta doktore-tesia idatzi zuen eta 2018an Boterearen mikrofisika sexista (Microfísica sexista del poder) saiakera liburua argitaratu zuen. Bertan, Alcasser kasuaren 25. urteurrenean azaltzen du bai krimenak berak, bai hari emandako hedabide-estaldurak emakume-belaunaldi oso batentzako suposatu zuen talka. Barjolak, Judith Walkowitz-en ekarpenetatik abiatuz, Jack tripa-ateratzailearen erailketak eta Alcàsserko krimen hirukoitza lotzen ditu. Walkowitzen aburuz, Jack tripa-ateratzailea XIX. mendeko bukaerako garai viktoriarrean arrisku-sexualaren mitoa bihurtu zen eta bere krimenen kontakizunak garai hartan eremu publikoak okupatzen hasiak ziren emakumeentzako erakusgarri handiko abisua izan zen. Barjolak, Walkowitzek proposaturiko ildoari jarraiki, Alcàsser kasuaren testuingurua aztertu du eta ondorioztatu du narrazioan Espainiako transiziotik aurrera mugimendu feministaren lorpen eta aldarrikapenekiko haustura nabaria dagoela. Jack tripa-ateratzailearen kasuan bezalaxe, familia-eredu tradizionala indartu ez ezik, gizonek emakumeekiko babesle-rola eta emakumeen gorputzaren gainean gizonen boterekeria maskulinoa ere bai. Bere doktore-tesian eta lanean aipatzen du hedabideen erantzunkizuna etengabe "emakume publikoa" izendatzen duen idea zabaltzean. Kontzeptu hau Barjolak kategoria politiko gisa erabiltzen du, hau da, bere ikerketan emakumeak inorenak, hots, babes maskulinorik gabe agertzen direnean, denenak direla aipatzeko metafora gisa.
Zaporeak taldeak Grezian egiten ari den lanari buruz hitz egingo dute Oraitz Gartziak eta Grezian egon berri den Xabi Gesalaga oñatiarrak. Hotz Oñati elkarteak antolatutako hitzaldia da.
Leire Palacios kazetariak Olatz Salvador elkarrizketatuko du. Elkarrizketa musikatua izango da. Beratu musika jaialdiaren barruan
Zaraia aretoa betetzea espero da beste behin Ekain Martinez De Lizarduyk zuzendutako ikus-entzunezko lanarekin. Bi saio antolatu dira: bat martxoaren 22rako eta bestea martxoak 29rako. Biak izango dira arratsaldeko 19:00etan eta 3 eurotan salduko dira sarrerak.
Musikari bilbotarraren diskografian dozenatik gora lan aurki daitezke eta iaz 'Ainara Legardon' izeneko diskoluzea kaleratu zuen; lan honetako kantuetan oinarritutako kontzertua eskainiko du, indartsua eta gordina hirukote formatuan. Beratu musika jaialdiaren barruan sartzen den emanaldia
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Arrasateko emakume artisten jabetzarako gune bat eraiki, horiek egiten duten lanari ikusgarritasuna eman, eta sortzaileen arteko sareak ehuntzeko helburuarekin abiatu zuen 2015ean Ekin Emakumeak Elkarteak 'Artean' ekimena. Herriko askotariko profiletako emakume sortzaileek egindako lehen bilduma erakutsi zuten orduan, eta harrezkero, bi urtean behin bilduma berri bat prestatzen dute. Egubakoitzean, martxoaren 1ean, 19:00etan, inauguratuko dute 'Artean 3' erakusketa Kulturateko klaustroan.
Auzokok eta Bizikasi elkarteek Euskara munduko lapikoetan ikastaroa antolatu dute Udalaren laguntzarekin batera. Hala, ikastaro honetan, oinarrizko euskara eta munduko sukaldaritza landuko dute, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten Souad (marrokiarra) eta Fede (argentinarra) sukaldari arituko direlarik. Ikastaroa martxoaren 13an hasiko da eta 29ra bitartean iraungo du. Asteazken eta ostiraletan elkartuko dira 11:00etatik 13:00ak bitartean elkarte gastronomiko batean.
Bihar, martxoak 29, irekio da Javier Ortiz argazkilariaren A rapa das bestas argazki-erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan. Erakusketa 80x60 cm dimentsioko Dibond-en inprimatutako 20 argazkiz osatuta dago. Apirilaren 14ra arte egongo da zabalik.