Elgetako Athletic zaleek egun osoko irteera antolatu dute martxoaren 16rako. Egitaraua: 8:30 autobusa Gasteiztik. 9:30 autobusa Elgetatik. 11:00 Athletic museora bisita. 11:45 bisita gidatua San Mames futbol zelaira. 12:30 txikiteoa. 14:30 bazkaria Biribildu jatetxean. 18:30 partidua: Athletic- At. Madrid. 21:00 autobusa Gasteizera/Elgetara.
Karapaixo Eguna ospatuko da martxoaren 16an Arrasaten. Azoka berezia egongo da karapaixoaren inguruan eta gainera, Karapaixoak egiteko tailerra antolatu da.Tailerrean parte hartzeko, aurrez izena ematea gomendatzen da: turismo@debagoiena.eus 943 79 64 63
Kultur Hiru taldeak antolatuta Glu Glu Produkzioak taularatutako Pinotxo haur ikuskizuna izango da hilaren 16an, Espaloian.
2 Princeses Barbudes taldearen eskutik. Sarrera lau euro.
'Hegotik Iparrerantz' izenarekin Aitor Sarasua bertsolariaren ibilbidea oinarri duen ikuskizuna antolatu dute. Bertsoek, kantuek, dantzek eta antzerkiak bat egingo dute, eta erdigunean izango da Sarasuaren lana. Besteak beste, elkartuko dira Anje Duhalde, Mixel Ducau, Caroline Phillips, Maitena Beheran eta Xebastian Sedez musikariak; Miren Artetxe, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak; eta Ildoka antzerki taldea. Sarrerak Arkupen eros daitezke 5 euroren truke. Jasotako dirua Von Hippel Lindau sindromearen ikerketara bideratuko dute.
Ernai gazte antolakundeak, apirilean ospatuko den Gazte Topagunera begira antolatu dituenBulkada Egunen baitako Oñatiko ospakizuna da. Arratsaldean 'Oraina borrokatzeko koordenadak' hitzaldia egongo da eta ondoren jaialdia John Dealer and The Coconuts eta Txarrikumeak taldeen eskutik.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Arrasateko emakume artisten jabetzarako gune bat eraiki, horiek egiten duten lanari ikusgarritasuna eman, eta sortzaileen arteko sareak ehuntzeko helburuarekin abiatu zuen 2015ean Ekin Emakumeak Elkarteak 'Artean' ekimena. Herriko askotariko profiletako emakume sortzaileek egindako lehen bilduma erakutsi zuten orduan, eta harrezkero, bi urtean behin bilduma berri bat prestatzen dute. Egubakoitzean, martxoaren 1ean, 19:00etan, inauguratuko dute 'Artean 3' erakusketa Kulturateko klaustroan.
Emakumeen biharra du izenburu hirugarren urtez jarraian eta Martxoaren 8aren bueltan antolatu den erakusketak. Aurten herriko komertzioetako emakume langileak izan dira erreferente erakusketa artikulatzeko. Adin guztietako 27 emakumek hartu dute parte: pintura, marrazkiak, collage, eskultura, argazkiak, bideo eta bideo instalazioak, tapizak… Martxoaren 7an inauguratuko da, Aroztegin (19:30), eta martxoaren 24ra arte egongo da zabalik.
Auzokok eta Bizikasi elkarteek Euskara munduko lapikoetan ikastaroa antolatu dute Udalaren laguntzarekin batera. Hala, ikastaro honetan, oinarrizko euskara eta munduko sukaldaritza landuko dute, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten Souad (marrokiarra) eta Fede (argentinarra) sukaldari arituko direlarik. Ikastaroa martxoaren 13an hasiko da eta 29ra bitartean iraungo du. Asteazken eta ostiraletan elkartuko dira 11:00etatik 13:00ak bitartean elkarte gastronomiko batean.