1 eta 6 urte arteko umeen gurasoei zuzenduta dago; eta Etxadi psikologia zentroko Ainhoa Manzano eta Maialen Sanchezek emango dute.
Elgetako udalbatzak ez ohiko osoko bilkura egingo du eguaztenean. GAI ZERRENDA: 2018ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea. 2019ko aurrekontuaren kreditu txertaketa erako aldaketaren berri ematea. 2019ko aurrekontuaren kreditu gehigarria erako aldaketaren haserako onarpena, hala badagokio. Eduardo Zubiaurre zinegotziak bere karguari uko egitearen kontu ematea.
3M Memoria: las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de marzo de 1976 izeneko liburua aurkeztuko dute, bihar, eguaztena –19:00etan–, Kulturateko areto nagusian. Liburuak 20 emakumeren testigantzak batzen ditu, eta gertakarietarietako protagonistetako bat –Pilar Barrera Escobero– bertan izango da; beste bi lagunekin, eta Julia Mongerekin batera.
EH Bildu Eskoriatzak antolatutam Igor Meltxor idazle eta ikerlariak Zer dago apustu etxeen atzean? hitzaldia eskainiko du martxoaren 13an, 19:00etan, Zaldibar antzokian.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Arrasateko emakume artisten jabetzarako gune bat eraiki, horiek egiten duten lanari ikusgarritasuna eman, eta sortzaileen arteko sareak ehuntzeko helburuarekin abiatu zuen 2015ean Ekin Emakumeak Elkarteak 'Artean' ekimena. Herriko askotariko profiletako emakume sortzaileek egindako lehen bilduma erakutsi zuten orduan, eta harrezkero, bi urtean behin bilduma berri bat prestatzen dute. Egubakoitzean, martxoaren 1ean, 19:00etan, inauguratuko dute 'Artean 3' erakusketa Kulturateko klaustroan.
Emakumeen biharra du izenburu hirugarren urtez jarraian eta Martxoaren 8aren bueltan antolatu den erakusketak. Aurten herriko komertzioetako emakume langileak izan dira erreferente erakusketa artikulatzeko. Adin guztietako 27 emakumek hartu dute parte: pintura, marrazkiak, collage, eskultura, argazkiak, bideo eta bideo instalazioak, tapizak… Martxoaren 7an inauguratuko da, Aroztegin (19:30), eta martxoaren 24ra arte egongo da zabalik.
Auzokok eta Bizikasi elkarteek Euskara munduko lapikoetan ikastaroa antolatu dute Udalaren laguntzarekin batera. Hala, ikastaro honetan, oinarrizko euskara eta munduko sukaldaritza landuko dute, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten Souad (marrokiarra) eta Fede (argentinarra) sukaldari arituko direlarik. Ikastaroa martxoaren 13an hasiko da eta 29ra bitartean iraungo du. Asteazken eta ostiraletan elkartuko dira 11:00etatik 13:00ak bitartean elkarte gastronomiko batean.