Asteartea, martxoak 12



Zure zereginak TRELLO rekin kudeatu eraginkorragoa izateko

Miguel Altuna Institutoko areto nagusia, Bergara

Zereginen kudeaketa landuko dugu, Kanban metodologiara orientatutako ikuspegi batetik, eta bere aplikazioa, Trellorekin zereginak kudeatzeko joko arau batzuk ezarri ahal izateko. Trello aplikazio bat da, zeinak zereginak lankidetza bidez kudeatzea ahalbidetzen duen, zutabez (zerrenda esaten zaie) osatutako taulen (board) bidez, zure proiektu edo zerbitzuaren lan fluxuaren egoerak erakusteko. Proiektuak kudeatzeko Kanban metodoan oinarritzen da, egoeraren arabera, hainbat zerrendatan mugituz doazen txartelekin -txartelok zereginak adierazten dituzte-. Metodoa edozein lan ingurunetan aplikatu daiteke.Laguntzailea: SPRI Taldea. Eusko Jaurlaritza.

Zure zereginak TRELLO rekin kudeatu eraginkorragoa izateko Miguel Altuna Institutoko areto nagusia
Zereginen kudeaketa landuko dugu, Kanban metodologiara orientatutako ikuspegi batetik, eta bere aplikazioa, Trellorekin zereginak kudeatzeko joko arau batzuk ezarri ahal izateko.

Trello aplikazio bat da, zeinak zereginak lankidetza bidez kudeatzea ahalbidetzen duen, zutabez (zerrenda esaten zaie) osatutako taulen (board) bidez, zure proiektu edo zerbitzuaren lan fluxuaren egoerak erakusteko.
Proiektuak kudeatzeko Kanban metodoan oinarritzen da, egoeraren arabera, hainbat zerrendatan mugituz doazen txartelekin -txartelok zereginak adierazten dituzte-. Metodoa edozein lan ingurunetan aplikatu daiteke.

Laguntzailea: SPRI Taldea. Eusko Jaurlaritza.


Automatizazio eta sistema industrialen muntaketa eta zainketa

Miguel Altuna Lanbide Heziketa, Bergara

Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.

Automatizazio eta sistema industrialen muntaketa eta zainketa Miguel Altuna Lanbide Heziketa Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.
Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.


19:00
20:00

Karmelo Oñateren erakusketa

Pol-Poleko lokala, Bergara | Erakusketak

Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean. 

Karmelo Oñateren erakusketa Pol-Poleko lokala

Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean. 



17:00
20:00

Adimen emozionala tailerra genero ikuspegitik

Kultura etxean, Eskoriatza | Ikastaroak

Miriam Herbon Ordoñezek, emakumeen aurkako indarkerian aditua eta ahalduntzetik abiatuta hazkunde pertsonalean trebatzaile espezializatuak, adimen emozional tailerra emango du genero ikuspegitik martxoaren 1, 15, 22 eta 29an, kultur etxean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Tailer horretan, besteak beste, errua, beldurra, amorrua eta sufrimendua bezalako gaiak jorratuko dira metodologia dinamikoa eta parte-hartzailearekin, eta ondoez fisiko eta emozionalera garamatzaten genero aginduak agerian jarriko ditugu. Sufritzeari uzteko lehen urratsa hori aitortzea eta geure burua ulertzea da, eta bigarrena, aldaketa antolatzea eta horren arabera jokatzea. Hori guztiori emakume talde batean, konfiantzatik, errespetutik eta ahizpatasunetik.  Pertsona bizidun garen heinean, bizitza duin eta betea posible da. Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 13tik 21era udaletxean (943. 71 46 88)Eraman beharrekoa: arropa erosoa, mantatxoa eta kuxina.

Adimen emozionala tailerra genero ikuspegitik Kultura etxean

Miriam Herbon Ordoñezek, emakumeen aurkako indarkerian aditua eta ahalduntzetik abiatuta hazkunde pertsonalean trebatzaile espezializatuak, adimen emozional tailerra emango du genero ikuspegitik martxoaren 1, 15, 22 eta 29an, kultur etxean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Tailer horretan, besteak beste, errua, beldurra, amorrua eta sufrimendua bezalako gaiak jorratuko dira metodologia dinamikoa eta parte-hartzailearekin, eta ondoez fisiko eta emozionalera garamatzaten genero aginduak agerian jarriko ditugu.

Sufritzeari uzteko lehen urratsa hori aitortzea eta geure burua ulertzea da, eta bigarrena, aldaketa antolatzea eta horren arabera jokatzea. Hori guztiori emakume talde batean, konfiantzatik, errespetutik eta ahizpatasunetik.  Pertsona bizidun garen heinean, bizitza duin eta betea posible da.

Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 13tik 21era udaletxean (943. 71 46 88)
Eraman beharrekoa: arropa erosoa, mantatxoa eta kuxina.