San Frantzisko de Borjak etxebizitza bezala erabili zuen Madalenako ermita, txiselu eta predikatzeko garaian eramaten zuen txilina ikusteko aukera paregabea. Duke Santuaren bizitza eta lorpenak hizpide bisita gidatu honetan.Aurrez izena eman behar da: info@ignaziotarlurraldea.com 943 79 64 63
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, gaur emakume eskulangile eta artisauen azoka egingo dute. Eta 14:30ean bazkari feminista gaztetxean
Bi bisita egingo dituzte gaur: 12:00etan, 'Kakao zaporeak' 17:00etan, 'Frantzisko Borjakoa Oñatin' Parte hartu nahi izanez gero, erreserba egin behar da: 943783453 edo 943796463
Charles Martin Smith da film honen zuzendaria (AEB, 2019). Sarrera da lau euro
Dantza urbanoen lehiaketa egingo da beste behin martxoaren 8aren bueltan. Break on Stage lehiaketara sailkatuko da irabazlea. Sarrerak, aurrez, Arkupen, 3 euroren truke. Egunean bertan, leihatilan, 5 eurotan.
Martxoaren 8aren bueltan antolatutako kontzertu berezia.
Doako kontzertua izango da.
Mimi Leder da film honen zuzendaria (AEB, 2019). Sarrera da bost euro
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Arrasateko emakume artisten jabetzarako gune bat eraiki, horiek egiten duten lanari ikusgarritasuna eman, eta sortzaileen arteko sareak ehuntzeko helburuarekin abiatu zuen 2015ean Ekin Emakumeak Elkarteak 'Artean' ekimena. Herriko askotariko profiletako emakume sortzaileek egindako lehen bilduma erakutsi zuten orduan, eta harrezkero, bi urtean behin bilduma berri bat prestatzen dute. Egubakoitzean, martxoaren 1ean, 19:00etan, inauguratuko dute 'Artean 3' erakusketa Kulturateko klaustroan.
Emakumeen biharra du izenburu hirugarren urtez jarraian eta Martxoaren 8aren bueltan antolatu den erakusketak. Aurten herriko komertzioetako emakume langileak izan dira erreferente erakusketa artikulatzeko. Adin guztietako 27 emakumek hartu dute parte: pintura, marrazkiak, collage, eskultura, argazkiak, bideo eta bideo instalazioak, tapizak… Martxoaren 7an inauguratuko da, Aroztegin (19:30), eta martxoaren 24ra arte egongo da zabalik.