Martxoaren 8ko ekitaldien barruan. 18:00etan tertulia, eta 18:30ean emanaldia. 16 urtetik gorakoentzat.
Solasaldian hartuko dute parte: Amaia Txintxurretak (dokumentalaren zuzendaria), Djamila Zereibyk (dokumentalaren produktorea) eta Amelia Barquinek (HUHEZI fakultateko genero eta kultur arteko hezkuntza irakaslea)
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Arrasateko emakume artisten jabetzarako gune bat eraiki, horiek egiten duten lanari ikusgarritasuna eman, eta sortzaileen arteko sareak ehuntzeko helburuarekin abiatu zuen 2015ean Ekin Emakumeak Elkarteak 'Artean' ekimena. Herriko askotariko profiletako emakume sortzaileek egindako lehen bilduma erakutsi zuten orduan, eta harrezkero, bi urtean behin bilduma berri bat prestatzen dute. Egubakoitzean, martxoaren 1ean, 19:00etan, inauguratuko dute 'Artean 3' erakusketa Kulturateko klaustroan.