55 urtetiko gora herritarrendako saioa. Gaia da: elikadura kontzientea
Gorka Lobato sukaldariaren eskutik. Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da, 943 77 91 59 telefonoan.
Jane Austen idazle ingelesaren inguruan jardungo du
Burujabe askoz hobek eta Sortuk antolatuta Zer dago kirol apustuen atzean? izeneko saioa egingo du, eguaztenean, Kulturateko areto nagusian, 18:30ean. Apustu etxeen gorakada, hauek kirol taldeekin dituzten harremanak, eta hauekiko mendekotasuna bezalako gaiak jorratuko ditu kazetari eta ikerlari ortuellatarrak.
Dokumentala eta solasaldia. Pedro Miguel Etxenike zientzialariaren inguruan egindako ikus-entzunezkoa da. Hizlaria: Juan I. Pérez Iglésias, Fisiologiako katedraduna (EHU/UPV), Kultura Zientifikoa kate-draren zuzendaria. Natura eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Pol-Polen Mendi Astea otsailaren 25etik martxoaren 2ra izango da aurten eta ekitaldiak San Pedro kaleko lokalean izango dira, 19:00etan, martxoaren 2an Arrasateko Galarra koba ezagutzeko den irteera izan ezik; hilaren 18an, batzar orokorra egingo dute (19:00).