Oñatiko sare feminista deitutako bilera irekia Martxoak 8 egunari begira
Debagoieneko landa garapena elkarteak egingo du plastikoaren bilketa. Bilketa lekuak: Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainekaldean. Oharra: Utzi plastikoa arratsaldez utzi behar da esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi baduzue, deitu 943762547 telefonora. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. SOKAK: zaku batean ondo bilduta ateratako sokak bakarrik jasoko dira. Plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez da bilketa egingo.
2 urtetik gorakoentzat
Gure Esku Dago dinamika ziklo berri irekitzen dabil, herritarren ituna erabakiaren itun bilakatu dadin. Hori lortzeko, Autogobernu Ponentzia mugarritzat jotzen dute, eta bertan lantzen ari diren adostasunak herritarrei helarazteko mahai-ingurua egingo dute martitzenean, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemos alderdietako kide banarekin.
Hizlariak: Julen Bollain (Elkarrekin Podemos), Pello Urizar ( EH Bildu) eta Luke Uribe-Etxebarria (EAJ-PNV) Moderatzailea: Irati Elizalde (GEDeko Gipuzkoako koordinatzailea)
Elgetako udalbatzak otsaileko osoko bilkura egingo du. Gai zerrenda: 2019ko urtarrilaren 29ko ohiko udalbatzarraren akta onartzea, hala badagokio. Alkatetzaren ebazpenen kontu ematea. Martxoaren 8a dela eta, adierazpen instituzionalaren proposamena. Galdera-erreguak.
Dokumentala eta solasaldia egileekin. Natur eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.
Tor des Geants ultra-trailaren gainean egindako Tor ikus-entzunezkoa eskainiko dute Arkupen, eta ondoren, solasaldia izango da iaz proba hori irabazi zuen Silvia Trigueros (Barakaldo, 1976) lasterkariarekin eta Kepa Larrea prestatzaile fisikoarekin. 330 kilometro eta 24.000 metroko desnibela duen lasterketa gogorra da Italian egiten den Tor des Geants.
Oier Araolazarekin
Ixabel Agirresaroberen eskutik
Dantzak ikasteko entsegu eguna. Martxoaren 2an ospatuko dira aurtengo Inauteriak.
Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan lehenengo deitu egin behar da zerbitzua eskatzeko: 943 76 25 47. Jarraian, utzi plastikoa adostutako lekuan, arratsaldez. Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Pol-Polen Mendi Astea otsailaren 25etik martxoaren 2ra izango da aurten eta ekitaldiak San Pedro kaleko lokalean izango dira, 19:00etan, martxoaren 2an Arrasateko Galarra koba ezagutzeko den irteera izan ezik; hilaren 18an, batzar orokorra egingo dute (19:00).