Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta
Oier Etxebarria aretxabaletarrak argindarraren gaineko argibideak emango dizkie Basotxo erretiratuen elkarteko kideei; besteak beste, argindarraren faktura ezagutzen lagunduko die.
'Análisis de la realidad forestal y presentación de la propuesta de Kolore Guztietako Basoak'. Hizlaria: Keko Alonso, biologoa. Natur eskolak antolatu dituen ingurumen jardunaldien barruan.
Martxanterek deituta, otsailaren 11n "hainbat emakume" elkartu ziren Irizarren, martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko: "Kezka ugari argitzeaz gain, parte-hartze handiko saioa izan zen". Azken saioa otsailaren 25ean egingo dute, Irizarren (19:00). Zapatu honetarako, hilak 16, Etxeko langileentzako tailer informatiboa. Lan eskubideak izeneko hitzaldia antolatu dute, gaztetxean (18:00).
Peter Farrelly da zuzendaria (AEB, 2018). Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Pol-Polen Mendi Astea otsailaren 25etik martxoaren 2ra izango da aurten eta ekitaldiak San Pedro kaleko lokalean izango dira, 19:00etan, martxoaren 2an Arrasateko Galarra koba ezagutzeko den irteera izan ezik; hilaren 18an, batzar orokorra egingo dute (19:00).