Biteri plaza-Arrasate-Olandixo-Alecop-Uribarri etorbidea-Gipuzkoako Foruen plaza-Araba etorbidea-Biteri plaza
Felipe Uriarteren diapositiba emanaldia Zetaren bidea eta Koskulak mendiaren igoeraren gainekoa.
Udaletxean izango da batzarra, hilaren 21ean, 18:30ean. Gaiak izango dira: agintaldiko balorazioa, programaren lanketa eta hauteskundeak.
Bide azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbide, errepidetako foru zuzendari Silvia Perez eta Deskargako obren arduradun nagusi Agustin Lopez Doriga, Bergarako Irizar jauregian egongo dira gaur, hilak 20, Deskargako obren gaineko azalpenak eman, egungo egoera zein den zehaztu eta errepide berriak Bergarara ekarriko dituen ondorioak azaltzeko. Herritarrek euren zalantzak eta kezkak helarazteko aukera izango dute.
Raúl de la Fuente da zuzendaria (2018, Polonia). Sarrera da bost euro. Natura eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Astelehenean hasiko da ikastaroa, eta eguenera bitartean emango dute, lau egunez. 09:00etatik 11:00etara izango da; zortzi ordu, beraz, guztira.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.