Intxorta 1937 Elkarteak egin du bilduma, Memoriaren Mahaiak eskatuta, eta 1936 eta 1956 urteen artean bizitako injustiziak batzen dira. Juan Ramon Garai eta Miren Altuna izan dira bilduma osatu dutenak, eta horretarako 106 lagunen testigantzak batu dituzte. Aurkezpen ekitaldia asteazkenean egingo dute, 18:00etan, Kulturaten.
Elgetako liburutegiak antolatuta antisorgailuen inguruko hitzaldia egingo du Elena Elkoro botikariak, 18:30ean, liburutegian.
Debagoieneko Kirol Sarietan bailarako kirolari, kirol sustatzaile eta kirol taldeen lana errekonozitu eta saritzen da.
Gaueko fauna, animaliak nola moldatzen diren gauera... Horixe izango da hitzaldiaren gaia. Hizlaria: Joxerra Aihartza, Biologoa (EHU/UPV). Natur eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.