Otsaileko odol ateratzea, Oñatiko odol emaileen elkarteak deituta
Gu Haziak Gara elkarteak maskarak egiten ikasteko saioa antolatu du eta hori gidatuko dute Helena Azkarragaurizar eta Joana Manzisidor artista arrasatearrek. Atzera utzitako materiala berrerabilita diseinatuko dituzte maskara horiek, eta gero, josi. Saioaren prezioa 15 euro da –materiala barruan–. Izena emateko –12 urtetik beherakoak nagusi batekin– eta argibide gehiagorako bideak hona hemen: 688 62 37 18 eta guhaziakgara@ gmail.com.
Liburutegiak antolatuta Maider Galarzaren kontalaritza tailerra LH1 eta LH2 mailetako neska-mutikoendako. Heldu batekin parte-hartu beharko dute tailerrean. Izen-ematea beharrezkoa da, azken eguna, otsailak 6.
Martxoak 8ko greba eguna eta horren inguruko ekintzak antolatzeko, emakumeen bilera irekia egingo da otsailaren 8an. 17:30ean Olarango ekintza aretoan (beheko solairua). "Denon beharra daukagu eta herriko emakume guztiak daude bileran parte hartzera gonbidatuta".
Xalbadorpe elkarteko erretiratuek urteko batzar orokorra egingo dute Ozkarbi elkartean. Amaitutakoan, pintxoak eskainiko dituzte. Gai zerrenda: aurreko urteko akta irakurri eta onartzea. 2018ko diru kontuak. 2018ko ekintzen azalpenak. 2019ko proposamenak. Beste batzuek. Galderak eta erantzunak.
Jokoak eta apustuak gizartean eragiten dituzten kalteak aztertzeko hitzaldia eta tertulia.
Adam McKay-k zuzendutako filma (2018, AEB). Sarrera da bost euro
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.