2000 urtean jaiotako neska-mutilak kantuan eta eskean jardungo dute etxerik etxe Santa Ageda egunez. Iluntzean, 19:00etan, dantzan egingo dute Herriko Plazan.
Atxabaltako M8 Plataforma elkartuko da Martxoaren 8ko greba antolatzeko eta horren bueltako ekitaldiak gertatzeko. Bi bilera egingo dituzte: 14:30ean eta 19:00etan. Arkupeko bigarren solairuan.
Leizarra musika eskolan haize eta metalezko instrumentuak ikasten diharduten ikasleen emanaldia izango da.
Martxoak 8 egunerako deituta dagoen grebari buruz berba egingo eta erabakiak hartzen hasiko dira gaur, otsailak 5, egingo duten bilera irekian. Eltziako topalekuan izango da bilera, 18:00etan. Martxoak 8 bitartean martitzenero elkartuko dira eta emakume guztiak daude gonbidatuta parte hartzera. Herriko 30 emakume hasi dira dagoeneko lanean.
Oñatin asteartero hasi dira 30 emakume elkartzen M8 greba antolatzeko. Bilerak irekiak dira eta edozein emakume dago gonbidatuta. Hurrengo hitzordua, otsailaren 5ean izango da, 18:00etan, Eltziako topalekuan.
Bilera irekia izango da eta gonbidatuta daude ihauterietan parte hartzen dutenak, ihauteri zalea den herritar oro. 18:30ean, udaletxeko bilera gelan.
Lurdes Herrasti izango da hizlaria
2001. urtean jaiotakoek egingo dute dantzan.
Dantzak ikasteko entsegu eguna. Martxoaren 2an ospatuko dira aurtengo Inauteriak.
Elgetako kontuak izango dituzte aztergai Eneko Azkaratek gidatutako elkarrizketa tartean. Hainbat gairi buruz galdetuko diote alkateari ordu erdiko elkarrizketa saioan, eta 21:30ean eta 23:30ean emango dute telebistan.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.