2000. urtean jaiotako neska-mutilak baserriz baserri joango dira kantuan eta eskean Santa Ageda bezperan.
2001. urtean jaiotako neska-mutilak baserriz baserri ibiliko dira koplak abesten.
Aloña abesbatzako kideak Santa Ageda bezperako kantuak abestuko dituzte San Martin egoitzatik Foruen enparantzara, goizean zehar
San Blas eguna (otsailak 3) hilaren 4an ospatuko dute Apotzaga-etxebarri auzoko Salluente ermitan. Meza lehenengo, eta ostean, jakien bedeinkapena.
Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta
Odola emateko deia egin du Arabako odol emaileen elkarteko kideek. Horretarako, autobusa etorriko da Durana kalera.
Aretxabaleta Abesbatzako kideek Santa Ageda koplak abestuko dituzte Leizarra musika eskolako neska-mutikoekin eta trikitilariekin batera.
Abesbatza, Anelkar, Sagiri eta herriko txistulari taldea elkarrekin irtengo dira Santa Ageda bezperan kantuan egitera. Santa eskean batzen den dirua Saharako haurrak udaran ekartzeko izango da.
Aspaldiko usadioak agintzen duen bezala SAN BLAS ERMITAKO ermandadeko kideen bilkura. Jai batzordeak ez du bere gain hartuko jaiegun honetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.