Aratuste-domekako herri bazkarirako txartelak jarriko dituzte salgai, Arkupen, 09:00etan. Kuadrillaka eman behar da izena, urtero lez. Bazkaria kiroldegian izango da eta 640 lagunendako lekua dago. Helduen menua (12 urtetik gora) 17 euro da eta umeena (12 urte arte), 13 euro.
Bergarako erraldoiek Borrianan (Castello, Valentzia) ospatuko den kiliki eta erraldoien topaketa berezi baten hartuko dute parte zapatuan, otsailak 2. Topaketa horretan parte hartzen duen Euskal Herriko lehen taldea izango da Bergarakoa. Arrasateko gaiteroekin eta Bergarako trikitilariekin batera joango dira.
A maila eta amateur maila
Gipuzkoako alebin mailako eskola arteko txapelketa eta infantil mailako neguko igeriketa txapelketa
Dantzak ikasteko entsegu eguna. Martxoaren 2an ospatuko dira aurtengo Inauteriak.
Eskoriatzan, Kinttaden eguna ospatuko da otsailaren 2an. Kintada ezberdinak batu eta bazkaria izango dute, bakoitzak bere kontura.
Arratsaldean: Mus txapelketa Gauean: Auzo afaria eta erromeria
'Balio magikoak' izeneko ikuskizuna. Antzerkia, magia, musika eta umorea nahasten dituen saioa da. Sarrerak salgai daude 8 eurotan Kultur Hiru taldearen webgunean zein udal webgunean. Gainera, Elgetako El Rincon de Lola tabernan zein Bergarako Eruan tabernan, Arrasateko Irati tabernan eta Eibarko Kultu tabernan. Egunean bertan 10 euroko prezioa izango dute leihatilan.
'Aquaman' filma. Gaur bi emanaldi: 17:00etan eta 22:30ean
Giuseppe Verdi musikagile italiarraren La Traviata opera eskainiko dute, Sidneyko opera jauregian grabatuta. Sarrerak urtarrilaren 31n jarriko dituzte salgai Arkupen bertan (5 euro).
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.