Oñatiko sare feministak deituta, bi bilera egingo dituzte gaur Martxoak 8 egunari begira: 11:00etan Lagun Lekun eta 18:30ean Eltzian. Bilera biak dira irekiak.
Denbora batez itxita egon ondoren Gaztetxea berriz ere zabalik dago eta gazte talde batek dauka bertara sartzeko giltza. Bertako arauak eta funtzionamendua azaltzeko bilera informatibo bat egingo du Udalak.
Ainhoa Larrañaga izango da mahai-ingurua moderatuko duena.
Bergarako EH Bilduk abenduan abiatu zuen maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako alkategaia aukeratzeko prozesua eta prozesu hori urtarrilaren 29ko herri batzarrarekin bukatuko da; UNEDen izango da, 19:00etan hasita.
Urtarrileko martitzenetan, 19:00etatik 20:00etara, mendi taldean bazkide egiteko zein federatu txartela ateratzeko aukera, kultura etxean.
Dantzak ikasteko entsegu eguna. Martxoaren 2an ospatuko dira aurtengo Inauteriak.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bergarako Kartzela zaharreko Dynamo zineklubeko Ugutz Basauri Ganboa izan da Hemen Debagoiena saioan, 2017ko uztailean estreinatu zuten zinema aretoaren gainean berba egiteko. Kartzela zaharreko zortzigarren ziegan dago kokatuta, "Euskal Herriko zinema aretorik txikiena" dena.