Elorrioko plazatik abiatuko da talde bat 09:00etan, eta 11:00etarako egin dute hitzordua tontorrean. Salda eta sagardoa banatu ostean hitzaldia eta talde argazkia egingo dituzte. Trikitixarekin girotutako txikiteoa egingo dute 13:00etatik aurrera, Elgetan.
Gorosti tabernan kanporaketa jokatuko da, 16:30ean.
Xake produkzioak transexualitatea gai duen Lur antzezlana eskainiko du. Kepa Errasti aretxabaletarrak zuzendutako lana da eta oholtza gainean izango dira Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti eta Errasti bera. Bi emanaldi izango dira 17:00etan eta 19:00etan.
Gaur hiru emanaldi: 17:00etan, 19:30ean eta 22:30ean. Sarrera, bost euro
Haurrendako ikuskizuna egingo du Ekain Txou pailazoak.
19:00etan, Zaldibar antzokian. Hizkuntza: GaztelerazAntzerki taldea: KukumixSarrerak: 4 € (aldez aurretik, kiroldegian eta egunean bertan txartel-leihatilan salgai)
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
Emakumeek greba egin eta geratuz gero herria bera ere geratu egingo litzatekeela azaleratu gura du Martxoaren 8ko greba antolatzen diharduen emakume taldeak. Informazioa zabaltzeko asmoz, gutunak banatu dituzte Antzuolako ordezkarien artean.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bergarako Kartzela zaharreko Dynamo zineklubeko Ugutz Basauri Ganboa izan da Hemen Debagoiena saioan, 2017ko uztailean estreinatu zuten zinema aretoaren gainean berba egiteko. Kartzela zaharreko zortzigarren ziegan dago kokatuta, "Euskal Herriko zinema aretorik txikiena" dena.
Erakusketa ikusgai, astelehenetik larunbatera.