Antzuolako Andramanuelak emakume talde feministak deituta, bigarren batzarra egingo dute martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko.
Lekaixoka bertso eskolako kideek bertso musikatuak eskainiko dituzte Orly tabernan. Zazpi lagun elkartuko dira bertsotan egiteko Txinbo bergararrak jarritako gaiekin, eta Oier Sarasuak eta Aitor Ziardegik lagun egingo diete musikarekin. Doinu ezagunak erabiliko dituzte eta herritarrek ere lagun egin ahal izango dietela kantuan jakinarazi dute.
Txalo Produkzioak Rita arrastoan sartzen antzezlan umoretsua eskainiko du. Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza izango dira oholtza gainean Willy Russellen lana eskaintzen eta Begoña Bilbao Lejarzedik zuzenduta.
Kootur ekimenaren baitan antolatutako kontzertua. Sarrera 5 euro ordaindu behar da.
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
Emakumeek greba egin eta geratuz gero herria bera ere geratu egingo litzatekeela azaleratu gura du Martxoaren 8ko greba antolatzen diharduen emakume taldeak. Informazioa zabaltzeko asmoz, gutunak banatu dituzte Antzuolako ordezkarien artean.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bergarako Kartzela zaharreko Dynamo zineklubeko Ugutz Basauri Ganboa izan da Hemen Debagoiena saioan, 2017ko uztailean estreinatu zuten zinema aretoaren gainean berba egiteko. Kartzela zaharreko zortzigarren ziegan dago kokatuta, "Euskal Herriko zinema aretorik txikiena" dena.
Erakusketa ikusgai, astelehenetik larunbatera.