Arrikrutzeko lehoiaren bila izeneko bisita berezia. Izen-ematea: 943 08 20 00 edo arrikrutz@onati.eus. Gutxieneko adina: 6 urte.
Partaideak: Real Sociedad (Jubenilen Ohorezko Maila) Bergara KE (Jubenilen Gipuzkoako Ohorezko Maila) Debagoienako Selekzioa (Jubenilen Gipuzkoako Ohorezko Maila) Partiduak: -10:30 Bergara - Debagoiena -11:30 Real Sociedad - galtzailea -12:30 Real Sociedad - irabazlea Sari-banaketa 13:30 Sari-banaketa
XV- XVI. mendeetako eraikinen berezitasunak ezagutzeko jokoa, Turismo Bulegoak antolatuta.
Bizar Zurik haurren gutunak jasoko ditu. Ondoren, San Joxepe elkarteko kideek prestatuta txokolatea banatuko da.
Herriko kaleetan eta harrera udaletxean, haur eta gaztetxoentzat.
Azken hirurak Txanda merkatari elkarteak antolatu ditu baina sasoi honetan lan handia izaten dute dendariek eta ordu txikitan ibili izan dira dena prestatzen. Erreleboa eskatu du Txandak eta herritar talde batek hartu dio lekukoa. Erregeak zaldi gainean etorriko dira, ez da karrozarik egongo.
Hiru errege magoak gerturatuko dira umeen muxuak jasotzera eta goxokiak banatzera. Kiroldegitik abiatu eta Herriko Plazaraino joango dira.
Errege magoak iritsiko dira Arrasatera; hona hemen egitaraua: 17:30, Iturbide zaharren egoitzara bisita eta oparien banaketa. 19:00, Desfilea kaleetan; hona hemen ibilbidea: Zerkaosteta , Iturbide Egoitza, Garibai etorbidea, Maalako biribilgunea, Maalako Errebala, Portaloia, Erdiko Kale eta Herriko Plaza. 19:30, Belenaren aurrean kantuak. 19:45, Errege magoen gurtza Belenean eta umeei irakurketa.
Errege bezpera modu berezian ospatzen da Bergaran eta horren seinale da, besteak beste, Errege Magoen desfilerako boluntarioak lortzeko ez direla Debagoieneko gainerako herrietako arazoak izaten. Udaleko Kultura zerbitzuaren arabera, aurten ere 100 parte-hartzailetik gora izango ditu desfileak; ibilbidean ez dago aldaketarik, udal biltegitik abiatuko da-eta 19:00etan. Aurten ere autobus zerbitzu berezia egongo da gauean.
'Estalpe baten bila': Ekialdeko magoen bisita antzeztua.
Ibilbidea: udal biltegia, Masterreka, Bidebarrik, Ibargarai, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkale, Plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekale Arruriaga eta Udal biltegia.
Hamabi urtetik gorakoentzat. Pelikula biografikoa.
Hamabi urtetik gorakoentzat. Pelikula biografikoa.
Errege bezperan urtero egiten den bertso saioa. Gai jartzailea: Txinparta bertso eskola
Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako filma. Arantzazun grabatu zituzten irudietako batzuk. Sarrera, bost euro.
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
'Liburu bat opari' argazki lehiaketako lanak ikusgai, buztin gelan. Lehiaketa udal liburutegiak antolatu du.
Urtarriletik 2tik 5era bitartean izango da Gabonetako Aresko Saskibaloi Campusa, Manuel Muñoz kiroldegian. 2006 eta 2010ean jaiotako haurrei zuzendutakoa izango da, bertan; Julen Fornies, Eneko Alava , Zuhaitz González , Roberto Bengoa eta Sílvia Martinen gidaritzapean saskibaloiaz disfrutatu ahal izango dute izena ematen dutenek. Horretarako: Hemen eman daiteke izena.
Emakumeek greba egin eta geratuz gero herria bera ere geratu egingo litzatekeela azaleratu gura du Martxoaren 8ko greba antolatzen diharduen emakume taldeak. Informazioa zabaltzeko asmoz, gutunak banatu dituzte Antzuolako ordezkarien artean.