Arrikrutzeko lehoiaren bila izeneko bisita berezia Arrikrutz Kobetan. Izen-ematea: 943 08 20 00 edo arrikrutz@onati.eus. Gutxieneko adina: 6 urte.
Beratu jaialdiaren baitan urtean zehar antolatu duten ekintzetako bat da kontzertu hau. Zarauztik dator hirukote instrumental hau, orain gutxi argitaratu duten diskoa aurkeztera hauek ere. Kritika paregabeak jaso dituena. Sarrerak 5 euro.
Ploey filma gatetxoendako, euskaraz. Sarrera: lau euro
Estimulazio artistiko goiztiarreko landa-jaialdia.
The Upper Room gospel kontzertua izango da Zaldibar antzokian, 19:00etan. Zazpi musikari euskaldunek osatzen dute taldea, eta beraiek egindako kantak zein gospel musikako klasiko handien egokitzapenak eskainiko dituzte.
Aretxabaleta Abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du Andre Mariaren Zeruratze parrokian urtero lez.
Robin Hood filma. Sarrera: bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
'Liburu bat opari' argazki lehiaketako lanak ikusgai, buztin gelan. Lehiaketa udal liburutegiak antolatu du.
Abenduaren 26tik 30era, eguaztenetik domekara. Pilotako Debagoieneko Gabon kopa. Antzuolako eta eskualdeko beste herri batzuetako benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutikoekin. 10:00etatik aurrera, frontoian.