Aloña Mendi Kirol Elkarteko saskibaloi-sailak antolatuta, Gabonetako kuadrillen arteko saskibaloi txapelketa
-Ordutegia: goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 17:00-20:00. -Adina: 6 urtetik behera -Sarrera: 4 euro
Xunba maratoi solidarioa egingo du Aratz elkarteak. Parte hartzeko 5 euro ordainduko da, eta ikusleek borondatea. Jasotako diru guztia Aratz elkarteko kideendako izango da.
Hiru saski banatuko dituzte (bat handia eta bi txiki) 12:00etan, eta ostean, kontzertu labur bat egongo da azokan musika eskolako talde gazte baten eskutik.
Karmele Igartua sorkuntza bekara aurkeztutako poesia onenak sarituko dituzte.
Ongi Etorri jatetxean kanporaketa jokatuko da, 16:30ean.
Ploey filma gatetxoendako, euskaraz. Sarrera: lau euro
Gari abeslariak Beste denbora batean izeneko diskoa aurkezteuko du Elgetako Espaloia kafe antzokian. Sarrerak salgai hemen eta honako lekuetan: Bergaran (Eruan taberna), Arrasaten (Irati taberna), Eibarren (Kultu tabernan) eta Elgetan (Rincon de Lola). Prezioa da 12 euro aldez aurretik eta 15 euro leihatilan.
Gasteizko taldearen kontzertua. Oraingoan Gabonetarako argitaratu duten EP laburra aurkeztera datoz.
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
'Liburu bat opari' argazki lehiaketako lanak ikusgai, buztin gelan. Lehiaketa udal liburutegiak antolatu du.
Abenduaren 26tik 30era, eguaztenetik domekara. Pilotako Debagoieneko Gabon kopa. Antzuolako eta eskualdeko beste herri batzuetako benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutikoekin. 10:00etatik aurrera, frontoian.