Gaztetxea txukundu eta hainbat lan egiteko aprobetxatuko dituzte azken asteko egun hauek
Gabonetako ekintza bereziak 3 eta 10 urte arteko umeendako Txaloka ludotekak antolatuta.
Gabonetako ur jolasak kiroldegiko igerilekuan. 10:30etatik 12:30era eta 16:30etik 18:30era
Futbol eskolen arteko Bixente Etxeandia txapelketa jokatuko dute neska-mutikoek abenduaren 26an, 27an eta 28an.
-Aforo mugatua 60 lagunentzako. -Sarrera: 4 euro
Gabonen atarian gaudenaren adierazle da San Esteban krosa. Aurten ere, abenduaren 26an, eguaztena, egingo da herri lasterketa. Izen-ematea zabalik dago abenduaren 10era arte, astelehena.
-Aforo mugatua 60 lagunentzako. -Sarrera: 4 euro
Hitzaldia Ilatargi taldeak antolatuta. Hizlaria: Itziar Garate, UPV/EHUko Planeta-zientzien taldeko kidea eta Fisikan doktorea.
Lope filma, Oñatiko LPM taldeak egindakoa. Filmean herrikide duten Lope Agirre konkistatzaile ezagunak 2019ko Udal hauteskundeen atarian herriaren independentzia berreskuratzeko asmoz, Oñatira egingo duen itzulera kontatzen da. Horretarako, Lopek 1561ean burutu zuen El Dorado espedizioan bizitako abenturak eta Espainiako errege Felipe II.ari idatzi zion gutuna ekarriko dira gogora.
Ispirit talde gipuzkoarrak gospel kontzertua eskainiko du (sarrera: 4 euro). Ainhoa Egiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariek, Iñaki Miguel pianistak, Iñaki Santos organo-joleak, Maria Soriazu baxuak eta Andoni Etxebeste bateriak osatzen dute taldea, eta soul, blues eta gospel doinuak ekarriko dituzte Arkupera.
Legazpiko talde honek bere lan berria aurkeztuko du emanaldi honetan.
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
'Liburu bat opari' argazki lehiaketako lanak ikusgai, buztin gelan. Lehiaketa udal liburutegiak antolatu du.
Abenduaren 26tik 30era, eguaztenetik domekara. Pilotako Debagoieneko Gabon kopa. Antzuolako eta eskualdeko beste herri batzuetako benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutikoekin. 10:00etatik aurrera, frontoian.
Janire Lamarianoren eskutik. Etxean dituzuen kosmetikoak ekartzeko aukera eta hauek dituzten osagaiak nola aztertu irakatsiko da. Etiketen aurrean irizpide kritikoa sustatzeaz gain, gero zuk zeuk prestatutako kosmetiko batzuk eramango dituzu etxera. Izena emateko azken eguna abenduak 20 izango da eta 20 euro ordaindu beharko da, Jarduneko kideek 8 euro.