Gaztetxea txukundu eta hainbat lan egiteko aprobetxatuko dituzte azken asteko egun hauek
Kantsatzeke Mendi Taldeak antolatuta urteroko igoera Intxortara. Herritarrei irekia. Taldea 11:00etan elkartuko da plazan. Tontorrean txistorra eskainiko dute.
Anita Parker musika taldeak kontzertua eskainiko du Inkernu tabernan.
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
'Liburu bat opari' argazki lehiaketako lanak ikusgai, buztin gelan. Lehiaketa udal liburutegiak antolatu du.